#-bicicletas-#

1 / 7 Hurrengoa
Gaur jokatuko da Amstel Gold Race lasterketa, Van der Poel faborito nagusia dela

Gaur jokatuko da Amstel Gold Race lasterketa, Van der Poel faborito nagusia dela

Flandriako Tourrean eta Paris-Roubaixen erakustaldia eman ondoren, Mathieu van der Poel munduko txapelduna faborito argia da 58. ediziorako. Proba zuzenean ikusi ahal izango da etxe honetan, 14:00etatik aurrera.
Egoitzako bizikleta estatikoan pedalei eragin eta Paseo Berriko bide gorrian barrena ibili betaurrekoekin

Egoitzako bizikleta estatikoan pedalei eragin eta Paseo Berriko bide gorrian barrena ibili betaurrekoekin

Antton Goenaga errealitate birtualeko antiojoak jantzita jardun zaigu bere bizikleta buelta kontatuz. Alde Zaharrean barrena zein Zarauztik Getariarako bidean ibili da Nahia Esnaola fisioterapeuta alboan duela. Oroi enpresak egindakoa da errealitate birtualen programa. Garatzaileek erakutsi digute.
Zabaldu dute Itsasadarreko Bulebarraren lehen zatia, Leioa eta Erandio artekoa

Zabaldu dute Itsasadarreko Bulebarraren lehen zatia, Leioa eta Erandio artekoa

3 kilometroko lehen zati honek Lamiako eta Altzaga auzoak lotzen ditu. Bigarren zatia, Erandiotik Bilbora artekoa, 2025eko maiatzean bukatuko dute. Bulebarrari esker, oinezko zein ziklistek Getxo eta Bilbo arteko bidea egingo ahalko dute, itsasadarrarekiko paraleloan.
Paris-Nizako seigarren etaparen azken kilometroa

Paris-Nizako seigarren etaparen azken kilometroa

Skjelmosek irabazi du Paris-Nizako seigarren etapa, eta McNultyk sailkapen nagusiko lidertza berreskuratu du, bigarren postuan helmugaratuta. Hauexek dira etapako azken kilometroaren irudiak.

Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa

Paris-Nizako bigarren etapako azken kilometroa

Paris-Niza lasterketako bigarren etapa Arvid de Kleinjek irabazi du azken kilometroko esprintean.

Ezinegona Gipuzkoako txirrindularien artean, Ertzaintzak kontrolak areagotu dituelako

Ezinegona Gipuzkoako txirrindularien artean, Ertzaintzak kontrolak areagotu dituelako

Gipuzkoako zikloturistak adi daude azken asteetan jasotzen ari diren isunak tarteko.Trafiko arduradunek esanetan kontrolak egitea beharrezkoa da txirrindulari askok ez dituztelako zirkulazio arauak betetzen. Horietako kontrol batzuk Rekaldeko (Donostia) biribilgunean egin dituzte egunotan.

Lamiako inguruko itsasadarreko bulebarraren lehen zatia udaberrian irekiko da

Lamiako inguruko itsasadarreko bulebarraren lehen zatia udaberrian irekiko da

Itsasadarreko bulebarrak Getxon eta Bilbon lehendik dauden oinezkoentzako eta txirrindularientzako bideak lotuko ditu, 6,5 kilometroko ibilbide batekin, egungo BI-711 errepidean.
Bizikletaz edo oinez egindako joan etorrien kilometrajea ordaintzen diete langileei Durangoko Maristaken

Bizikletaz edo oinez egindako joan etorrien kilometrajea ordaintzen diete langileei Durangoko Maristaken

Kilometroko 0, 27 euro ordaintzen diete enpresetako bisitetara bizikletaz joaten diren langileei. Oinez joatearen ordainsaria berriz, 0,50 eurokoa da kilometroko. Batxiler eta lanbide heziketako zentroak patioan mapa jarrita dauka. Matienatik 6 minutukoa da bizikletaz bidea, oinez berriz 20 minutu
Ezagutzen al dituzu Euskal Herrian ekoitzitako egurrezko bizikleta jasangarriak?

Ezagutzen al dituzu Euskal Herrian ekoitzitako egurrezko bizikleta jasangarriak?

Axalko bizikleta enpresan egurrarekin eta zuntz naturalekin egindako bizikletak ekoizten dituzte. Ohiko bizikletak baino jasangarriagoak izateaz gain, erosoagoak direla dio Aitzol Fernandez ingeniariak, egurrak bibrazio guztiak leuntzen dituelako, besteak beste.

Txirrindularien bide segurtasuna hobetzeko mahaia sortzea eskatu dute

Txirrindularien bide segurtasuna hobetzeko mahaia sortzea eskatu dute

Bizkaiko Txirrindularitza Federazioko presidenteak proposatu du txirrindulariek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak parte hartuko luketen lantalde bat eratzea. Horren esanetan, ez dago bide segurtasunari buruzko interlokuziorik bizikleta zaleen eta agintarien artean.
Gasteizko Udalak asfalto beltza erabilko du aurrerantzean hiriko bidegorrietan

Gasteizko Udalak asfalto beltza erabilko du aurrerantzean hiriko bidegorrietan

Teknikariek diote asfalto gorria garestiagoa izateaz gain, zaintzen zailagoa dela; eta horregatik asfalto beltzaren alde egingo dute. Udalak aurreikusi du aldaketarekin %2,5 aurreztu, eta, batez ere, segurtasuna handituko duela. Bizikleta taldeak, ostera, ez daude ados.

Gure hiriak ez dira eraiki bizikletetan pentsatuz

"Gure hiriak ez dira eraiki bizikletetan pentsatuz"

Tourraz harago, ehunka txirrindularik egunero baliatzen dute bizikleta joan-etorriak egiteko. Prestatuta al daude gure herri eta hiriak bizikletaz ibiltzeko? Baldintza egokiak al dituzte txirrindularientzat? Hiri txirrindularien iritzia jaso dugu aste honetako Dioraman
ADSIS fundazioko gazteek 45 bizikleta jarriko dituzte apaingarri gisa Gasteizen, hiria Tourrerako girotzeko

ADSIS fundazioko gazteek 45 bizikleta jarriko dituzte apaingarri gisa Gasteizen, hiria Tourrerako girotzeko

Abandonatutako bizikletak ziren, erdi hondatuta zeuden eta euren helmuga txatartegia zen, baina orain bizitza berri bat dute Gasteizko kaleetan. ADSIS fundazioko gazteek asteak eman dituzte bizikletak berriztatzen, margozten eta apaintzen hiria Tourrerako girotzeko asmoz.

Txirrindulariak nahasten ari den ''Tetris'' semaforoa jarri dute Bartzelonan

Txirrindulariak nahasten ari den ''Tetris'' semaforoa jarri dute Bartzelonan

12 pantaila ditu, eta 5 norabide hartzeko jarraibideak ematen ditu. Ez dago beste hizpiderik Kataluniako hiriburuan.

Kartzela zigorra ezarri diote Cadreitan hiru txirrindulari harrapatu eta larri zauritu zituen gidariari

Kartzela zigorra ezarri diote Cadreitan hiru txirrindulari harrapatu eta larri zauritu zituen gidariari

21 urteko gizonak baimendutakoa baino lau aldiz alkohol tasa handiagoa eman zuen. Hiru zaurituetako bat oso larri dago.
Gidari mozkor batek hiru txirrindulari harrapatu eta larri zauritu ditu Cadreitan

Gidari mozkor batek hiru txirrindulari harrapatu eta larri zauritu ditu Cadreitan

Zaurituetako bat oso larri omen dago. Istripua gaur goizean gertatu da, 9:20 aldera, NA-134 errepideko 25. kilometroan.

Txirrindulari bat hil da Legution furgoneta batek harrapatuta

68 urteko gizonezkoa da hildakoa. Istripua 12:00ak aldera izan da N-240 errepidean, eta bertaratutako osasun-langileek txirrindulariaren heriotza egiaztatu besterik ezin izan dute egin.
Autoz egindako joan-etorriak % 4,5 igo ziren 2021ean EAEn, oinez egindakoen kaltetan

Autoz egindako joan-etorriak % 4,5 igo ziren 2021ean EAEn, oinez egindakoen kaltetan

Jaurlaritzak egindako ikerketa baten arabera, desplazamenduen ia erdiak oinez egiten dira, eta % 39,8, ibilgailu pribatuarekin. Bizikleta oraindik gutxi erabiltzen da (% 1,9), Gasteizen joan-etorrien % 8ra heltzen badira ere eta Donostian % 4 ingurukoak izan arren.
Bilboko lehen Pump Tracka inauguratu dute Punta Zorrotzan

Bilboko lehen Pump Tracka inauguratu dute Punta Zorrotzan

Bizikletentzako eta patineteentzako zirkuitua oztopo, bihurgune, jauzi eta sakangunez osatua dago. Sirgueras kaiaren, Artsenalbidearen eta Marino Archer kalearen artean eraiki dute.

Bizikletarekin batera, patinete elektrikoaren erabilerak gora egin du

Bizikletarekin batera, patinete elektrikoaren erabilerak gora egin du

Bizikleta garraiobide gisa erabiltzeko kuota igo egin da azken urteotan. Hala ere, patinete elektrikoa gainetik dago, gazte eta nerabeentzako jostailua izatetik mugikortasun arin, azkar eta ekonomikoa eskaintzen duen garraio-mota izatera igaro baita.

Bizikletaren erabilerak gora egin du Euskadin

Bizikletaren erabilerak gora egin du Euskadin

Araba, eta batez ere Gasteiz, bere lurraldean erabilgarri dauden bizikleta-bideen dentsitate handiagatik nabarmentzen da.
Normaltasuna nagusi Zazpikaleetara ibilgailuak sartzeko mugen lehen egunean

"Normaltasuna" nagusi Zazpikaleetara ibilgailuak sartzeko mugen lehen egunean

Aurrez erregistratutako egoiliar eta merkatariak hilean lau aldiz sartu ahalko dira, ordutegi mugatuan. Gaurtik hasita, 30 kamerek zainduko dute eremua, eta isunak jarriko dizkiete baimen gabe gunean sartzen diren gainerako ibilgailuei.
Giro aparta izan dugu Donostiako kaleetako ekintza ezberdinetan

Giro aparta izan dugu Donostiako kaleetako ekintza ezberdinetan

Donostiako kaleak ekintza ezberdinez bete dira hiriko Aste Nagusia ospatzeko. Horien artean, Bizikleta festa eta Paella Lehiaketa izan dugu.

90eko hamarkadako txirrindulari emakumezkoak: dortsala utzi eta alforjak hartuta egin dute bidaia

90eko hamarkadako txirrindulari emakumezkoak: dortsala utzi eta alforjak hartuta egin dute bidaia

Ainhoa eta Nekane Artolazabal, Ainhoa Ostolaza eta Arantxa Orbegozo izan ditugu estudioan; txirrindulari profesional etapaz eta Portugaletik Galizara egin berri duten bidaiaz hitz egin dugu beraiekin
Trans-Nomad enduro lasterketa Pirinioetan, abentura bat baino gehiago

Trans-Nomad enduro lasterketa Pirinioetan, abentura bat baino gehiago

Hemen dugu denboraldiko lehen bizikleta lasterketa. Benasqueko Trans-Nomand mendiko enduro lasterketa epikoan parte hartu du Zigor Iturrietak. Abentura honetarako behar izan duen materiala ere erakutsi digu.

Zortzi herrialde eta 3.300 kilometro baino gehiago, 45 egunez bizikletan Joseba Errazkinek

Zortzi herrialde eta 3.300 kilometro baino gehiago, 45 egunez bizikletan Joseba Errazkinek

Finlandiako Vierumaki herria eta Urnieta lotu ditu bizikletan Joseba Errazkinek, tartean, Suedia, Danimarka, Alemania, Herbehereak, Belgika, eta Frantzia gurutzatuta.
Orbea

Orbea

Mallabiako lantegian izan gara bizikletak nola egiten dituzten ikusten eta bide batez, "Baipasa"rako bat aukeratzen.
Donostiako San Martin kalea itxita dago, obrak tarteko

Donostiako San Martin kalea itxita dago, obrak tarteko

Gipuzkoar hiriburuko Udalak zehaztu duenez, Kontxaren eta Urbieta kalearen artean izango da itxita; halaber, adierazi du zeintzuk diren balizko beste aukerak hiriko puntu horretan ibiltzeko.
Bi bizipista berrik Erletxeta eta Larrabetzu eta Erletxeta eta Boroa lotuko dituzte 2025ean

Bi bizipista berrik Erletxeta eta Larrabetzu eta Erletxeta eta Boroa lotuko dituzte 2025ean

Bi bizipistak (hiriarteko bizikleta-bidea) elkarren artean lotuta egongo dira eta guztira 7,9 kilometroko luzera izango dute. Bizkaiko Foru Aldundiak 20,6 milioi euroko inbertsioa egingo du. Halaber, jarraipena emango diote Zornotza eta Iurreta lotuko dituenari.
Zuberok irabazi du Titan Deserteko bigarren etapa

Zuberok irabazi du Titan Deserteko bigarren etapa

Lemoako txirrindularia esprintean gailendu da Marokon jokatzen ari den lasterketan.
Orbea mundu mailako bizikleta-etxe garrantzitsuenetarikoa da eta Mallabian du egoitza

Orbea mundu mailako bizikleta-etxe garrantzitsuenetarikoa da eta Mallabian du egoitza

1840. urtean Orbea anaiek zabaldutako arma-tailerra bizikletak egiten hasi zen Lehen Mundu Gerraren ostean. Txirrindularitza taldea sortu eta 1985ean Vuelta irabazi zuten Perico Delgadorekin, eta Luz Ardideneko etapa bat Frantziako Tourrean.

Garraio publikoaren erabilerak gora egin du eta autoarenak behera, pandemiaren eta erregaien garestitzeagatik

Garraio publikoaren erabilerak gora egin du eta autoarenak behera, pandemiaren eta erregaien garestitzeagatik

Martxoan, EAEko hiriburuetako autoen sarrerak % 2,5 jaitsi dira, eta garraio publikoaren erabiltzaileen kopurua, berriz, % 5 eta % 9 artean igo da.
Ermuko enpresa batek gailu elektroniko bat sortu du bizikleten lapurretak eragozteko

Ermuko enpresa batek gailu elektroniko bat sortu du bizikleten lapurretak eragozteko

Bizikleten lapurretak eragozteko eta txirrindularien segurtasuna bermatzeko, Ermuko enpresa batek gailu elektroniko bat sortu du. Sortzaileak berak kontatu digu nola funtzionatzen duen.

Bernal bizikletara itzuli da istripua izan eta bi hilabetera

Bernal bizikletara itzuli da istripua izan eta bi hilabetera

Urtarrilaren 24an, Bogotatik gertu geratutako autobus baten aurka talka egin zuen abiadura handian, eta, horren ondorioz, hainbat hezur hautsi eta birika bat zulatu zituen, besteak beste.
Barakaldo eta Erandio lotuko dituen 470 metroko zubi birakaria 2024an irekiko dute

Barakaldo eta Erandio lotuko dituen 470 metroko zubi birakaria 2024an irekiko dute

Bizkaiko Foru Aldundia proiektua idazten ari da, lanak lizitatu aurretik. Mike Schlaich ingeniari alemaniarrak diseinatu du txirrindularientzako eta oinezkoentzako zubia, eta itsasontziak igarotzeko ireki egingo da.
Bilboko bidegorriak Espainiako txarrenetakoak dira, eta Gasteizkoak onenetakoak

Bilboko bidegorriak Espainiako txarrenetakoak dira, eta Gasteizkoak onenetakoak

Kontsumitzaileen elkarteen arabera, Gasteiz da bizikletan ibiltzeko hiririk erosoena. Estatuko 14 hiririk handienen zerrendan, txapeldun atera da Gasteiz. Donostia ere ez da gaizki atera. Bilbo, berriz, azkenekoen artean dago.

Errepideetako segurtasun falta dela eta, erakundeen utzikeria salatzen dute txirrindu-zaleek

Errepideetako segurtasun falta dela eta, erakundeen utzikeria salatzen dute txirrindu-zaleek

Bizikleta ez dela kirol soila azpimarratu du Ander Izagirre kazetari eta txirrindu-zaleak "Egun On Euskadi"n eta gogorarazi du garraio gisa, lanera joateko adibidez, jende askok erabiltzen duela hainbat guneetan.
GI-636 errepidean bidegorria egiteko proiektua aspalditik dago onartuta

GI-636 errepidean bidegorria egiteko proiektua aspalditik dago onartuta

Larunbatean txirrindulari bat hil zen GI-636 errepidean, Gaintxurizketako gainetik gertu, itxuraz auto batek jo ondoren. Ertzaintza ikertzen ari da oraindik zehazki zer gertatu zen, baina inguruko txirrindulari elkarteek gogoratzen dute, bide horretan aspaldi egina behar zuela bidegorriak.
Garai zailak euskal ziklo-krosaren maila nagusietan

Garai zailak euskal ziklo-krosaren maila nagusietan

Euskal ziklo-krosa garai zailak ari da igarotzen. Beheko kategorietan maila badagoela ikusten da, baina gora egin ahala hura jaitsiz doa. Egoera hori izan dugu mintzagai Javier Ruiz de Larrinaga Euskadiko federazioko hautatzailearekin.
Gero eta bizikleta gehiago ikusten dira EAEko hirietan

Gero eta bizikleta gehiago ikusten dira EAEko hirietan

Europako beste toki batzuetan aldean atzeratuta bagabiltza ere, gurean ere gero eta gehiago dira hirian zehar mugitzeko bizikleta erabiltzen dutenak. Joan den urtean, esaterako, joan-etorrien % 46 bizikletaz edo oinez egin ziren
1 / 7 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena