Gizartea -

Arabako zaindaria

Arabarrak San Prudentzio jaietan gozatzeko prest, beroa lagun

Santuak aurten ez du bere izena ohoratuko, iragarpenen arabera ostegunean 29 graduko tenperatura izango baita, eta ostiralean ere altua izango da.

San Prudentzio jaia. Irudia: EITB
San Prudentzio jaia.
San Prudentzio jaia. Irudia: EITB

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabarrak prest daude San Prudentzio jaietan gozatzeko, beroa lagun, ohikoa ez bada ere. Santuak aurten ez du bere izena ohoratuko ("santu pixontzia" deitzen diote), iragarpenen arabera ostegunean 29 graduko tenperatura izango baita, eta ostiralean ere altua izango da.

Hain zuzen ere, azken hilabeteetan izan den euri faltak zailtasunak gehitu dizkio Arabako mendietan perretxikoak bilatzeari, eta horien prezioa garestitzea eragin du. Azoka Plazan, adibidez, perretxiko kiloa (nafarrak) 45 euroan saldu da.

EITBk San Prudentzio jaiekin bat egingo du, eta San Prudentzio bezperako erretreta eta danborrada zuzenean eskainiko ditu ETB1en, eitb.eus-en eta Radio Vitorian. Arabako irrati dekanoak, gainera, programazio berezia prestatu du datozen egunetarako.

Hauek dira San Prudentzio jaietan galdu ezin direnak
Hauek dira San Prudentzio jaietan galdu ezin direnak
Hauek dira San Prudentzio jaietan galdu ezin direnak

0:39

Osteguneko arratsalde-gauean, erretretak deituko du festara. Lehenengo ukituak Espainia Plazan izango dira, baina ekitaldirik jendetsuena 09:00etan hasiko da Probintzia Plazan. Ekitaldi honetan, arte eszenikoen bi ikuskizun izango dira, eta su artifizialekin amaituko da.

San Prudentzio eguneko danborrada izango da, beti bezala, festako ekitaldirik esanguratsuena. Elkarte gastronomikoak 23:30ean igoko dira Probintzia Plazako agertokira.

Ostiralean, Armentiako ohiko erromeria egingo da. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira basilikako mezarekin, eta 12:00etatik aurrera izango dira gainerakoak. 18:00etatik aurrera, dantzaldia izango da, Berrizturen eskutik, El Caseron aparkalekuan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE San Prudentzio Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gasteiz Eguneko albisteak Jaiak