Gizartea -

Bizkaia

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Santutxu auzoan, beste bati arma zuriz eraso egiteagatik

Biktima ospitalera eraman behar izan dute, bizkarrean eta belarri batean egin dizkion zauriak artatzera. Atxilotua (24 urtekoa) datozen orduotan utziko dute epailearen esku.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

24 urteko gizonezko bat atxilotu dute igande goizaldean Bilbon, Santutxu auzoan, gizon bati arma zuri batekin eraso egitea egotzita. Biktima ospitalera eraman behar izan dute, bizkarrean eta belarri batean egin dizkion ebakiak artatzera.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 01:35ean egindako hainbat deiren bidez izan dute Santutxun zenbait pertsonaren artean izandako eraso baten berri.

Agenteak bertaratutakoan, bizkarrean eta belarri batean zauriak zituen gizon bat ikusi dute, antza denez, arma zuri batekin egindakoak. Biktima osasun-langileek artatu dute, eta, ondoren, Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Ertzaintza ustezko erasotzailearen bila hasi da, eta handik gutxira aurkitu dute, etxean. Susmagarriak odol arrastoak zituen soinean, eta atxilotu egin dute.

24 urteko atxilotua ertzain-etxera eraman dute, beharrezko izapideak egitera. Horiek bukatutakoan, datozen orduotan jarriko dute epailearen esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Ertzaintza Herriak eta Hiriak Bizkaiko albisteak EAE Delituak bideoak Santutxu albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak