Gizartea -

Pasealeku Berriaren itxiera

Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da ekainera arte obrak direla medio

Otsailaren 6an itxiko da, Urgull mendiko hegala konpontzeko obrak egin ahal izateko. Ekainera arte iraungo dute obrek eta denbora horretan ezin izango dira bertara sartu ez oinezkoak ez ibilgailuak.

Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: Jon Hernandez.
Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: Jon Hernandez.
Donostiako Pasealeku Berria. Argazkia: Jon Hernandez.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsailaren 6tik ekainera arte, Donostiako Pasealeku Berria itxita egongo da ibilgailuentzat nahiz oinezkoentzat. Itxiera Urgull mendiko hegala konpontzeko obretan segurtasuna bermatu ahal izateko da.

Eneko Goia Donostiako alkatearen esanetan, konpontze lanak beharrezkoak dira, harri zati handiak erortzeko arriskua baitago.

Azken hilabeteetan gertatu diren luizien ondorioz, mendi-hegalaren zati bat hormigoizko horma batez babestu da. Gainera, obrak egiten ari diren bitartean kamioiak joan-etorrian ibiliko dira, eta itxierak hori erraztuko duelakoan dago Donostiako Udala.

Guztira bi konponketa egingo dira: alde batetik, kable bidezko ainguraketa iraunkorreko horma bat eraikiko da, hegalaren egonkortze orokorra lortzeko. Bestalde, buloiekin indartutako sare bat jarriko da, Pasealeku Berrira zati txikiak eror ez daitezen.

Konponketak egiteko 726.000 euroko aurrekontua izan dute eta Miramar Gunitados S.A enpresak egingo ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea