Gizartea -

Ezbeharra mendian

Lehendakariak doluminak agertu dizkie bi mendizaleen familia eta lagunei "euskal gizartearen izenean"

"Bizitza galdu dute hainbeste maite zituzten mendiak igotzen ari zirel. Goian beude", idatzi du sarretan Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleak gogoam.

Iñigo Urkulluren mezua, sareetan.
Iñigo Urkulluren mezua, sareetan.
Iñigo Urkulluren mezua, sareetan.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Patagonian hildako bi mendizaleen senide eta lagunei doluminak agertu dizkie "euskal gizartearen izenean".

Sare sozialetan zabaldutako mezu batean, Urkulluk bere atsekabea agertu du Amaia Agirreren eta Iker Bilbaoren gorpuak lurperatuta utzi dituen "zoritxarreko istripua"-ren aurrean. 

"Samina nagusitzen den une hauetan, euskal gizartearen izenean, baita neurean ere, doluminik zintzoenak agertu nahi dizkiet haien senitartekoei, lagunei eta mendizale guztiei", idatzi du lehendakariak.

Halaber, zera gaineratu du, bi alpinistek "bizitza galdu dute hainbeste maite zituzten mendiak igotzen ari zirela. Goian Beude!".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Durango albisteak Urnieta Eguneko albisteak Argentina Mendizaleen istripuak