Gizartea -

San Sebastian Eguna

Esperientzia birtuala: Bizi berriz danborradaren hasiera, 360 gradutan

Egin klik hemen atxiki dugun estekan eta mugitu sakelekoa alde batetik bestera danborradaren hasiera ikuspuntu guztietatik ikusteko, bertan egongo bazina bezala.

Danborrada, 360 gradutan
Danborrada, 360 gradutan
Danborrada, 360 gradutan

0:24

EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

San Sebastian egunaren hasiera galdu duzu? Bertan egon zara, baina berriz bizi nahi duzu etxeko sofatik? eitb.eus-ek danborradaren hasiera 360 gradutan ikusteko aukera ematen dizu.

Horretarako, egin klik hemen eta mugitu sakeleko telefonoa alde batetik bestera, jaiaren hasiera Konstituzio Plazan egongo bazina bezala bizitzeko.

Ordenagailutik ere egin dezakezu. Horretarako, mugitu sagua bideotik.

Esperientzia birtual hau sortzeko, EITBk 360 graduko grabaketarako lau kamera berezi jarri ditu danborradaren bihotzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Danborrada Teknologia Donostia Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak