Gizartea -

Neguko denboralea

Jaurlaritzak Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du

Bestalde, Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak bilera egingo du asteartean, elurte aurreikuspenak direla eta.

Ibaizabal, Galdakaon
Ibaizabal, Galdakaon
Ibaizabal, Galdakaon

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Uholde Arriskuetarako Plan Bereziaren alerta-fasea aktibatu du astelehen gauean, prebentzio neurri gisa. Une honetan, ibaiak oso hazita datoz, bereziki Bizkaian, eta kezka nagusia Butroe, Gobela eta Asua ibaiak dira.  Neurriak egungo ibaien egoerari eta datozen orduetarako aurreikusitako euri-aurreikuspenei erantzuten die.  Jaurlaritzaren esanetan, larrialdi zerbitzuak eta URA agentzia etengabe ari dira ibaien egoera meteorologikoaren eta arro guztien jarraipena egiten.

Erakundeen bilera

Bestalde, Neguko Bidezaintza Planeko Koordinazio Organoak bilera egingo du asteartean, elurte aurreikuspenen harira.

Denborale batek eurite handiak utzi ditu astelehenean, eta zenbait ibaik uholde txikiak eragin dituzte Bizkaian. Hurrengo egunetan, egoerak okerrera egingo du, eta asteazkenean baliteke 300 metrora zuritzea.

Hori horrela, bilera eguerdian izango da, Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan, Txurdinagan (Bilbo).

Hain zuzen ere, honakoek hartuko dute parte: Rodrigo Gartzia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordea, Sonia Diaz de Corcuera Trafiko zuzendaria, Ricardo Ituarte Larrialdietarako zuzendaria; Aitor Lete Segurtasun koordinatzailea eta erakunde guztietako ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Bizkaia Gipuzkoa Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Hondartzak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Ondarroa Albisteak Ekaitzak Kantauri itsasoa