Gizartea -

bilbo

Santutxuko banku sukurtsal batean lapurreta egin dute

Ez da inor zauritu, eta Ertzaintza bertan dago orain.

Lapurtu duten sukurtsala, Bilbon. Argazkia: EITB Media
Lapurtu duten sukurtsala, Bilbon. Argazkia: EITB Media
Lapurtu duten sukurtsala, Bilbon. Argazkia: EITB Media

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sabadell Guipuzcoano bankuaren sukurtsal batean lapurreta egin du pertsona batek pistolaz, Bilboko Santutxu auzoan, baina ez da inor zauritu. Lapurretaren egileak ihes egin du eta, antza, 72.000 euro eraman ditu berekin.

Ostiral honetako 10:00ak aldera izan da, Bilboko barruti horretako 48 zenbakiko lokalean.

Lapur bakarra da, eta pistolaz mehatxatu ditu une horretan banketxearen egoitzan zeuden pertsonak, ondoren ihes egiteko.

Ez da gorabehera handirik izan, baina bertako langile bat artatu behar izan dute antsietate atakearen ondorioz.

Lokala itxita dago orain, eta Ertzaintza inguruan gelditu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Ertzaintza Herriak eta Hiriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE Santutxu argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak