Gizartea -
mercedes benz
Mercedesek ekoizpena etengo du asteburuan Bizkaiko Metalaren lanuzteak eragindako hornidura eskasiagatik
Lanuzteak Muntaketa Gordinaren sektoreari eta Azken Muntaketa eta Pinturaren sektoreei eragingo die abenduaren 2an eta 3an.
agentziak | eitb media
Mercedes Benz enpresak Araban duen lantegiak ekoizpenaren zati bat geldituko du ostiral eta larunbat honetan, Bizkaiako Metalaren grebak eragin duen hornidura faltagatik. Fabrikatzaileak adierazi duenez, metalaren lanuzteak zuzenean eta zeharka eragiten dio enpresari; Mercedes lantegiak dituen Bizkaiko hornitzaileei ere eragiten baitie.
Hori dela eta, Muntaketa Gordinaren sektoreko hiru txanden ekoizpena gelditu beharko du ostiral honetan, abenduak 2, eta arratsaldeko eta gaueko txandak Azken Muntaketaren eta Pinturaren sektoreetan. Halaber, larunbatean ere ez da lan egingo Muntaketa, Pinturaren eta Muntaketa Gordinaren sektoreetan. Prototipoen sektorean lanean diharduten beharginei lanuzteek ez dietela eragingo gaineratu du enpresak.