Gizartea -

mercedes benz

Mercedesek ekoizpena etengo du asteburuan Bizkaiko Metalaren lanuzteak eragindako hornidura eskasiagatik

Lanuzteak Muntaketa Gordinaren sektoreari eta Azken Muntaketa eta Pinturaren sektoreei eragingo die abenduaren 2an eta 3an.

Mercedesen lantegiak ekoizpena geldituko du asteburuan. Argazkia: EITB Media
Mercedesen lantegiak ekoizpena geldituko du asteburuan. Argazkia: EITB Media
Mercedesen lantegiak ekoizpena geldituko du asteburuan. Argazkia: EITB Media

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedes Benz enpresak Araban duen lantegiak ekoizpenaren zati bat geldituko du ostiral eta larunbat honetan, Bizkaiako Metalaren grebak eragin duen hornidura faltagatik. Fabrikatzaileak adierazi duenez, metalaren lanuzteak zuzenean eta zeharka eragiten dio enpresari; Mercedes lantegiak dituen Bizkaiko hornitzaileei ere eragiten baitie.

Hori dela eta, Muntaketa Gordinaren sektoreko hiru txanden ekoizpena gelditu beharko du ostiral honetan, abenduak 2, eta arratsaldeko eta gaueko txandak Azken Muntaketaren eta Pinturaren sektoreetan. Halaber, larunbatean ere ez da lan egingo Muntaketa, Pinturaren eta Muntaketa Gordinaren sektoreetan. Prototipoen sektorean lanean diharduten beharginei lanuzteek ez dietela eragingo gaineratu du enpresak. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Araba Grebak Gizartea Gaurko titularrak Albisteak Mercedes-Benz Gasteiz Burdingintza Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan