Gizartea -
TRAFIKOA
Auto-ilara luzeak AP-8an, Biriatun, Baionarako noranzkoan
Aurreko egunetan bezala, itzulera-operazioan dauden ibilgailuen ugaritzeak ilarak eragin ditu euskal errepideetan.
EITB MEDIA
11 kilometroko auto-ilarak izan dira astearte honetan AP-8 autobidean, Irunen, Baionarako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Azken egunetan, itzulera operazioa dela eta, egunero izan dira pilaketak puntu horretan eta arratsaldeko 21:00etan, adibidez, 8 kilometrokoak ziren ilarak Baionako noranzkoan.
Bestalde, goizean, kamioi bat irauli da N-622 errepidean A-1erako sarbidean, Gasteizen eta Irunerako noranzkoan, eta, ondorioz, sarbidea erabat itxi behar izan dute, eta trafikoa beste bide batzuetatik bideratu.
Istripuak are gehiago zaildu du egoera inguru horretan, auto-ilarak baitzeuden istripua gertatu aurretik ere.
Zirkulazioa 18:00ak aldera bueltatu da normaltasunera inguru horretan, kamioia erretiratu eta errepidea berriro zabaldu dutenean.