Gizartea -

sanferminak

Sanferminetan egindako ziztadengatik beste lau salaketa ikertzen ari da Polizia

Javier Remirez kontseilariak azaldu duenez, guztira zortzi salaketa aurkeztu dituzte beste hainbeste pertsonek, zazpi emakumek eta gizon batek. Kasu guztietan, sumisio kimikoko substantzietan negatibo eman dute analisiek.

Iruñeko udaletxe plaza, txupinazoaren ostean. Argazkia: EFE
Iruñeko udaletxe plaza, txupinazoaren ostean.
Iruñeko udaletxe plaza, txupinazoaren ostean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sanferminetan zortzi pertsonari egindako ziztadakatzo lau salaketa zeuden— ikertzen ari da Polizia, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak gaur jakinarazi duenez. Exekutiboaren bozeramaile ere badenak argitu du kasu guztietan negatibo eman dutela sumisio kimikoaren probek. Emakumeek aurkeztu dituzte salaketa gehienak (zazpi kasu), baina gizonezko bat ere izan da biktima, datuon arabera. 

Prentsaurrekoan azaldu duenez, "halakoak gertatzen direnean, batez ere sexu erasoen kasuetan, Osasun Departamentuak protokoloa abiatzen du, eta biktimei odol analisia egiten zaie. Kasu batzuetan egiaztatu dugu ziztada egon zela, baina analisiek negatibo eman dute sumisio kimikoaren substantzietan". 

"Zuhurtzia" eskatu du Remirezek. Horren esanetan, "sanferminak hasi baino lehen egin genuen Segurtasun Batzordean ohartarazi ziguten arrisku honetaz; Frantziatik zetorrela esan ziguten. Polizia erne zegoen, baina gaur-gaurkoz, zortzi salaketa izan ditugu". 

Are gehiago, ohartarazi duenez, "osasun agintariak arduratuta daude ziztada horiek ez ote duten gaixotasun infekzioso bat eragingo, sumisio kimikoarekin zerikusirik ez duena". 

Remirezen ahotan, "txantxa hau ez zaie doan aterako" egileei eta ikertzen jarraituko dutela azpimarratu du. 

Bortxaketa

Mendillorri auzoan larunbat gauean gertatutako sexu erasoari dagokionez, Remirezek esan du polizia eta gobernua "buru-belarri" ari direla lanean egilea harrapatzeko. Kontseilariak "irmo" gaitzetsi du eraso matxista: "egiten duenak ordain dezala", aldarrikatu du. 

Nafarroako Gobernua ''buru-belarri'' ari da lanean Iruñeko bortxaketaren ustezko egilea aurkitzeko
Nafarroako Gobernua ''buru-belarri'' ari da lanean Iruñeko bortxaketaren ustezko egilea aurkitzeko
Nafarroako Gobernua ''buru-belarri'' ari da lanean Iruñeko bortxaketaren ustezko egilea aurkitzeko

0:55
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Nafarroa Drogak Sanferminak Salaketak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Jaiak Matxismoa Foruzaingoa Sexu erasoak Sumisio kimikoa