Gizartea -
ELKANO
Nao Victoria ontziaren erreplika bisitatu ahal izango da Donostian, bihartik aurrera
Ontzia Juan Sebastian Elkanok lehenengo aldiz munduari bira emateko erabili zuen itsasontziaren erreplika da. Uztailaren 10era arte egongo da Donostiako portuan.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Nao Victoria ontziaren erreplika bisitatu ahal izango da Donostiako portuan, ostegun honetatik uztailaren 10era arte.
Nao Victoria Juan Sebastian Elkano marinel gipuzkoarrak 1519 eta 1522 artean lehenengo aldiz munduari bira emateko erabili zuen itsasontziaren erreplika da.
Erreplika Europako hainbat portutan egon da, lehen mundu itzuliaren V. mendeurrena dela eta. Gipuzkoako hiriburua hurrengo geralekua izango da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea