Gizartea -
Gaixotasunak
Tximino-baztangaren lehen kasu susmagarria atzeman dute Nafarroan
Ez du oraindik Madrilgo Carlos III.a Institutuko Mikrobiologia Zentro Nazionalaren baieztapenik. Ustez infektatutako pertsonak ez du ospitaleratu beharrik izan.
Agentziak | EITB Media
Nafarroak tximino-baztangak eragindako infekzio susmagarri baten berri eman dio Osasun Alerta eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroari (CCAES), Osasun Ministerioaren tximino-baztanga kasuak garaiz detektatzeko eta maneiatzeko protokoloari jarraituz.
Ustez infektatutako pertsona Osasun-sistemarekin harremanetan jarri zen, eta beharrezko azterketak eginda, ez du ospitaleratu beharrik izan- Majadahondako Carlos III.a Mikrobiologia Zentro Nazionala lagina aztertzen ari da kasua baieztatu ahal izateko.
Gainerako erkidegoetan bezala, Nafarroan aktibo dago Osasun Ministerioak bultzatutako osasun-alerta, eta erkidegoan baieztatutako kasuen berri emango du Osasun eta Osasun Publikoko Ministerioaren ohiko bideen bidez, Gobernuak jakitera eman duenez.