Gizartea -

Bilboko ustezko hilketak

Behin-behineko espetxealdia ezarri dio epaileak Bilboko ustezko hilketekin lotuta atxilotutako gazteari

Atxilotutako gizonezkoa Bilboko Epaitegiaren esku utzi ostean, behin-behinean kartzelara bidaltzea erabaki du epaileak, EITB Mediak baieztatu duenez. Atxilotuak Erandioko polizia-etxean pasatu du gaua.

Bilboko hilketen ustezko hiltzailea, atzo. Argazkia: EFE
Bilboko hilketen ustezko hiltzailea, atzo. Argazkia: EFE
Bilboko heriotzen susmagarriaren gaineko ikerketa konplexua eta luzea aurreikusten da

01:14

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko hainbat gizonen  ustezko hilketa eta hilketa saiakerekin  lotuta atxilotutako gaztea behin-behinean espetxera bidali du Bilboko epaileak, EITB Mediak baieztatu ahal izan duenez.

Atxilotuak, 25 urteko gazteak, bere burua entregatu zuen ostegunean Irungo Ertzaintzaren komisarian, bere argazkia eta datuak sare sozialetan ikusi eta gero. Irunen bizi zen etxea miatu zuen ostiralean Ertzaintzak eta gaua Erandioko ertzain-etxean igaro du.

Goizean, Poliziaren izapideak amaitu ondoren, Bilboko 6. Instrukzio Epaitegira eraman dute eta behin-behinean kartzelara bidaltzea erabaki du epaileak

Ertzaintza sei heriotza ikertzen ari da

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak atzo egindako agerraldian baieztatu zuenez, Ertzaintza sei heriotza susmagarri ikertzen ari da Bilboko ustezko hiltzailearen auzian.

Hauek dira Erkorekak baieztatutako datuak:

- Proba toxikologikoan positibo eman duen homizidio kasu bat aztertzen ari da Ertzaintza.

- Horrez gain, beste bi homizidio saiakera ikertzen ari dira.

- Beste ikerketa bat zabaldu dute, Bilbon jazotako eta oraingoz kausa naturaltzat jo dituzten hiru heriotza argitzeko. Proba toxikologikorik ez da egin oraindik.

- Kasu horiek guztiak Bilbokoak dira, baina ez da baztertzen Estatuko beste leku batzuetan ere antzekoak gertatu izana.

Gizarteari "lasaitasun" mezua igorri nahi izan zion Segurtasun sailburuak, eta "zuhurtzia" eskatu zuen. Eginbideak sekretu judizial "zorrotzaren pean" daudela gogorarazi zuen eta zabaltzen den informazioarekin "kontu handiz" ibiltzea eskatu zuen, ikerketa judizialaeta poliziala "ez jartzeko arriskuan".

Bilboko ustezko hilketen kasua sekretupean dagoenez, defentsak ere ez du eginbide judizialen berri izaterik

01:19

Ikerketaren zailtasunak: zaila da gorpuetan estasi likidorik ote zegoen jakitea
Ikerketaren zailtasunak: zaila da gorpuetan estasi likidorik ote zegoen jakitea
Ikerketaren zailtasunak: zaila da gorpuetan estasi likidorik ote zegoen jakitea

1:13

Susmagarriak biktimekin gelditzeko erabiltzen zuen kontaktu-sarea arakatzen ari dira
Susmagarriak biktimekin gelditzeko erabiltzen zuen kontaktu-sarea arakatzen ari dira
Susmagarriak biktimekin gelditzeko erabiltzen zuen kontaktu-sarea arakatzen ari dira

1:40

Josu Erkoreka sailburuaren agerraldi osoa, Bilboko ustezko hilketei buruz
Josu Erkoreka sailburuaren agerraldi osoa, Bilboko ustezko hilketei buruz
Josu Erkoreka sailburuaren agerraldi osoa, Bilboko ustezko hilketei buruz

16:01

Bi ordu eta erdiz egon dira miatzen Bilboko ustezko hiltzailearen etxebizitza Irunen
Bi ordu eta erdiz egon dira miatzen Bilboko ustezko hiltzailearen etxebizitza Irunen
Bi ordu eta erdiz egon dira miatzen Bilboko ustezko hiltzailearen etxebizitza Irunen

1:40
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak LGTBI Giza hilketak