Gizartea -

Ikerketa

Bilboko hilketen susmagarri nagusiak bere burua entregatu du

Gizona ihes eginda zegoen eta Irungo ertzain-etxean aurkeztu da. Antza denez, ikerketan laguntzeko prest dago, baina guztia ukatu du Ertzaintzaren aurrean.

Bilboko hilketen susmagarri nagusia. Argazkia: EITB Media
Bilboko hilketen susmagarri nagusia. Argazkia: EITB Media
Bilboko hilketen susmagarri nagusia. Argazkia: EITB Media

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko hilketen susmagarri nagusiak bere burua entregatu du, eta Ertzaintzak segituan atxilotu du. Susmagarria ihes eginda zegoen.

EITB Mediak jakin duenez, Irungo ertzain-etxean aurkeztu da arratsaldean, bere izen-abizenak eta argazkia publiko egin ostean. Antza denez, ikerketan laguntzeko prest dago.

Epaileak auzia sekretupean jarri du; beraz, ikerketaren inguruko datu ofizial edo xehetasunik ez dute eman. Gazte atxilotuak guztia ukatu omen du Ertzaintzaren aurrean.

Bilboko lau gizonen heriotzarekin zerikusia izan lezakeen ustezko serie-hiltzaileak (25 urtekoa) polizia-aurrekariak ditu, EITB Mediak jakin duenez.

Kriminologoek uste dute erasoen atzean ez dagoela homofobia zantzurik, mobila ekonomikoa dela erabat
Kriminologoek uste dute erasoen atzean ez dagoela homofobia zantzurik, mobila ekonomikoa dela erabat
Kriminologoek uste dute erasoen atzean ez dagoela homofobia zantzurik, mobila ekonomikoa dela erabat

1:25

Bizkaiko hiriburuko epaitegietan dagoeneko bi auzibide abiatu dituzte, homizidioagatik. Gainera, EFE agentziak jakinarazi duenez, Valentzian eta Madrilen ere abiatu dituzte horren inguruko ikerketak.

Bilbon, iazko irailetik abendura arte izandako lau heriotzarekin lotuta egon litekeela uste du Ertzaintzak. Dena dela, hirian izandako beste heriotza susmagarri batzuk ere ikertzen ari dira.

Dirudienez, homosexualentzako aplikazioak erabilita jartzen zen harremanetan biktimekin, horiei dirua osteko asmoz. Eurekin gelditu ondoren, momentu batean, estasi likidoa (GHB) erabiltzen omen zuen biktimei borondatea galarazi eta horien bankuko gakoak eskuratzeko. Ondoren, dirua kentzen omen zien.

Bilboko epaitegietan bi auzibide daude irekita homizidio kasuengatik, eta, horrez gain, nazioarteko agindu bat emanda dago ustezko hiltzailea atxilotzeko.

Ikerketan bi puntu esanguratsu daude. Batetik, urriaren 18an Bilboko Zazpikaleetan gizon bat hilda aurkitu zuten bere etxean, eta hasieran berez hil zela pentsatu arren, GHB droga aurkitu zioten gero odolean. Gainera, abenduan, susmagarria beste biktima batekin gelditu zen, baina erasotzaileak ihes egin zuen biktimak auzotarren laguntza eskatu zuenean.

Biktima horrek salaketa jarri ondoren hasi zen Ertzaintza kasu guztiak lotzen, denak susmagarri beraren inguruan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea LGTBI