Gizartea -

Ikerketa

Bilboko ustezko hiltzailearekin lotuta, epaitegiek bi auzibide ireki dituzte homizidioagatik

20-30 urteko gaztearen kontra nazioarteko atxilotze-agindua eskatu dute. Estatuko Polizia guztiek badituzte susmagarriaren datuak.

Ertzaintza Bilboko Zazpikaleetan. Irudia: EiTB Media
Ertzaintza Bilboko Zazpikaleetan. Irudia: EiTB Media
Ertzaintza Bilboko Zazpikaleetan. Irudia: EiTB Media

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon, hainbat gizonen heriotzarekin lotzen duten gaztearen kontra nazioarteko atxilotze-agindua eskatu dute, eta epaitegietan dagoeneko bi hilketagatik ireki dute auzibidea, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Ertzaintzarentzat lehentasuna da ustezko hiltzailea atxilotzea, eta Estatuko Polizia guztiek badituzte susmagarriaren datuak. EITBk jakin duenez, ustezko serie-hiltzailea 20-30 urte bitarteko gizona da.

Bilbon, iazko irailetik abendura arte izandako lau heriotzaren atzean pertsona berdina egon daitekeela uste du Ertzaintzak. Horrez gain, Bilbon izandako beste heriotza susmagarri batzuk ikertzen dabil.

Biktimekin harremana sortzen zuen homosexualen aplikazioak erabilita, hilketen atzetik zergati ekonomikoa egon liteke. Eurekin gelditzen zen eta momentu batean estasi likidoa erabiltzen zuen biktimek borondatea galdu eta bankuko gakoak esateko. Ondoren dirua kentzen zien.

Bilboko epaitegietan bi auzibide daude irekita homizidio kasuengatik eta horrez gain nazioarteko agindu bat emanda dago ustezko hiltzailea atxilotzeko.

Ikerketan bi puntu esanguratsu daude; alde batetik, urriaren 18an Bilboko Zazpikaleetan gizon bat hilda aurkitu zuten bere etxean, eta heriotza berezkoa zela uzte izan bazuten ere, GHB droga aurkitu zioten gero odolean. Eta, bestalde, abenduan gertatutako eraso bat. Susmagarria beste biktima batekin gelditu zen, baina hark auzotarren laguntza eskatu, eta erasotzaileak ihes egin zuen.

Salaketa ipini eta orduan hasi zen Ertzaintza kasu guztiak lotzen, denak susmagarri beraren inguruan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Ertzaintza Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea LGTBI