Gizartea -

EPAIKETA

Gaur hasiko da Groseko ostatu batean duela bi urte gertatutako eraso matxistaren inguruko epaiketa

15 urteko kartzela-zigorra eskatzen du Fiskaltzak bere bikotekidea hil nahi izan zuen gizonarentzat. Ohean zirela, gizonak lepoa moztu nahi izan zion bere neskalagunari labana batekin, baina biktimak ihes egitea lortu zuen.

Erasoa izan zen ostatuko sarrera. Irudia: Egun On Euskadi
Erasoa izan zen ostatuko sarrera
Erasoa izan zen ostatuko sarrera. Irudia: Egun On Euskadi

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian astelehen honetan ekin diote orain dela bi urte Groseko ostatu batean gertatutako eraso matxistaren inguruko epaiketa. 15 urteko kartzela-zigorra eskatzen du Fiskaltzak bere bikotekidea hil nahi izan zuen gizonarentzat.

Ministerio Publikoak, halaber, 56.620 euroko kalte-ordaina eskatu du biktimarentzat, eragindako lesio fisikoengatik eta kalte moralengatik.

2020ko azaroaren 24ko goizaldean gertatu zen erasoa. Bikotea Donostiako Gros auzoan dagoen Iztueta kaleko pentsio batera joan zen gaua pasatzera. 05:00ak aldera, gizona emakumeari labanaz lepoa mozten saiatu zen ohean zirela. Biktimak, baina, ihes egitea lortu zuen.

Partikular batek liskarraren berri eman zion poliziari, eta udaltzainak bertaratu zirenean, gizona emakumea igogailura arrastaka zeramala aurkitu zuten.

Emakumea ospitalera eraman zuten, eta erasotzailea atxilotu eta espetxera bidali zuten.

Zauriak jasateaz gain, gaur egun estres postraumatikoa du biktimak.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea bideoak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Eguneko albisteak Albisteak Mundu matxista Donostiako Gros auzoa