Gizartea -
Hezkuntza Legea
Lehendakariak uste du ez dela grebarako unea, Hezkuntza hitzarmenerako dokumentua negoziatzeko momentua baizik
"Orain arte egindako lan guztiak akordio zabal bat lortzeko balio izatea espero dugu, Hezkuntzaren etorkizunerako nahi ditugun zuzentasuna eta bikaintasuna ardatz", nabarmendu du.
EITB MEDIA
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutua bisitatu dute asteazken honetan. Han, besteak beste, Hezkuntza Legearen zirriborroaren aurka, sindikatuek Hezkuntzan deitu duten greba izan du hizpide lehendakariak.
"Orain arte egindako lan guztiak akordio zabal bat lortzeko balio izatea espero dugu, Hezkuntzaren etorkizunerako nahi ditugun zuzentasuna eta bikaintasuna ardatz. Eusko Legebiltzarra elkarrizketa eta negoziazio prozesuan dago, Hezkuntza hitzarmena bideratuko duen dokumentua adostu ahal izateko", nabarmendu du.
Haren iritziz, oraindik ere akordioaren oinarria ezagutzen ez den honetan, ez da grebei buruz hitz egiteko momentua. "Ekarpenak egiteko unea da", nabarmendu du.