Gizartea -
KORONABIRUSA
Positibo berriak 500etik behera jaitsi dira Nafarroan
Duela astebete, 1.124 kutsatze zenbatu ziren. Iruñeko II. Zabalgunean eta Txantrean hauteman dituzte astearte honetan covid-19 kasu gehien.
EITB MEDIA
Koronabirusaren zabalkundeak behera egiten jarraitzen du Nafarroan. Atzo, 443 positibo zenbatu zituzten Nafarroan, Foru Gobernuak asteazken honetan zabaldutako behin-behineko datuen arabera.
Bezperan, 730 kasu atzeman zituzten, eta duela astebete, berriz, 1.124.
Iruñeko II. Zabalgunean eta Txantrean hauteman dituzte astearte honetan covid-19 kasu gehien.
Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea