Gizartea -

KORONABIRUSA

Nafarroak hiru hildako, 1.382 positibo berri eta 13 ospitaleratze izan ditu, horietako hiru ZIUn

Positiboen kopuruak behera egin du. Positibotasun tasa % 41,9koa da. Guztira, 241 paziente Nafarroako ospitaleetan daude covidak jota, horietako 28 ZIUetan.

Nafarroako mikrobiologia laborategi bat. Artxiboko argazkia: EFE
Nafarroako mikrobiologia laborategi bat
Nafarroako mikrobiologia laborategi bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak 1.382 covid-19 positibo berri baieztatu ditu ostegunean 3.300 proba egin ondoren. Positibotasun tasa % 41,9koa da. Gainera, hiru hildakoren berri eman dute.

Aurreko egunarekin alderatuta, beherakada eman da; izan ere, asteazkenean 1.642 kasu antzeman zituzten Foru Erkidegoan, % 41,6ko positibotasunarekin. Asteartean 1.754 kutsatu (% 41,6), astelehenean 1.836 positibo (% 42,1), igandean 1.265 kasu (% 57,3), larunbatean 1.284 (% 54,2), ostiralean 1.887 (% 43,1) eta iragan ostegunean 1.999 (% 45,2) baieztatu zituzten.

Atzo 13 ospitaleratze izan ziren, horietako hiru ZIUn. Guztira, 241 paziente Nafarroako ospitaleetan daude covidak jota, horietako 28 ZIUetan.

Txertaketari dagokionez, ostegunean 3.874 dosi eman zituzten. Guztira, 1.340.849 dosi banatu dituzte Nafarroan. Azkenik, 544.337 pertsonak txertaketa bukatu dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak gaur Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Nafarroako Osasun Zerbitzua