Gizartea -

KORONABIRUSA

Lau pertsona hil dira Nafarroan eta 20 ospitaleratze eta 1.642 positibo zenbatu dituzte

Gaur egun, 256 gaixo daude covid-19agatik ospitaleratuta; horietako 26, ZIUetan.

Nafarroako Unibertsitate Klinikako Zainketa Intentsiboen Unitatea. Argazkia: EFE
Nafarroako Unibertsitate Klinikako Zainketa Intentsiboen Unitatea
Nafarroako Unibertsitate Klinikako Zainketa Intentsiboen Unitatea. Argazkia: EFE

Onintza Aiestaran | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, lau pertsona hil ziren covid-19az jota Nafarroan, ostegun honetan Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Halaber, 20 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte.

Guztira, 3.814 proba egin zituzten atzo eta horietatik 1.642k eman zuten positibo.

1.724 zenbatu zituzten asteartean (% 41,6), eta 1.836, astelehenean (%42,1). Duela astebete, 1.885 izan ziren, eta duela bi aste, 2.674. Datuei begiratuta, pandemiaren seigarren olatuak beherantz egiten jarraitzen du Nafarroan.

Ospitaleetan, berriz, 256 pertsona daude koronabirusagatik ospitaleratuta, eta ZIUetan daude horietako 26.

Txertaketari dagokionez, atzo 3.662 dosi jarri zituzen. Guztira 1.337.124 dosi jarri dituzte eta 544.230 herritarrek dute pauta osoa Nafarroan. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua Osasunari buruzko albisteak Txertoak azken ordukoa Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa COVID kasuak Osasunbidea gaur