Gizartea -

koronabirusa

Nafarroa 3.000 kasuen gainetik dago berriro

Nafarroako Gobernuaren arabera, Foru Erkidegoak 3.035 covid-19 positibo berri hauteman ditu ostiralean, Errege Eguneko jaitsieraren ondoren. Gainera, hiru pertsona hil ziren covidagatik atzo.

Nafarroako Unibertsitate Klinikako ZIU. Argazkia: EFE
Nafarroako Unibertsitate Klinikako ZIU. Argazkia: EFE
Nafarroako Unibertsitate Klinikako ZIU. Argazkia: EFE

i.l.k. | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak 3.082 positibo berri hauteman ditu ostiral honetan, 3.000 kasuen langa berriz gaindituta ostegunean erdira murriztu ondoren, jaieguna izateagatik.

Hala, aste hasierako datuen parean kokatu dira koronabirus kasuak. Gaur arte, asteak 16.000 positiboko balantzea utzi du, % 47,1eko positibitate-tasarekin.

Nafarroako Gobernuak igorritako datuen arabera, 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo covidagatik, horietako bi, ZIUetan. Guztira, ostiral honetan 221 ziren ospitaleratutako pertsonak, eta 27 zeuden ZIUetan.

Hiru pertsona hil ziren, gainera, atzo covidagatik.

Kutsatze gehien izan dituzten guneen artean dago Iruñea eta, bereziki, Arrotxapea (149), II. Zabalgunea (96), Txantrea (88) eta Donibane (81) auzoak. Gainera, kasu ugari hauteman dituzte Tuteran (146), Burlatan (122), Sarrigurenen (100), Barañainen (76) Mutiloa eta Ansoainen (76), eta Tafallan (72).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Gaurko albisteak Nafarroan Tutera argazkiak Gaixotasunak albisteak Gizartea Gaurko titularrak Tafalla albisteak Burlata albisteak Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Lizarra albisteak Berriozar albisteak Barañain albisteak Koronabirusaren Eris aldaera gaur