Gizartea -

Koronabirusa

Hauek dira otsailaren 13ra arte Euskadin indarrean dauden murrizketak

Ostalaritzak 01:00etan itxi beharko ditu ateak, eta establezimenduetako edukiera % 60koa da.

Infografia: EITB Media
Infografia: EITB Media
Infografia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ORDUTEGIAK:

- Ostalaritzak eta jarduera komertzialek, sozialek eta kulturalek 01:00etan itxi beharko dituzte ateak.

- Lurralde Historikoa baino esparru geografiko txikiago batean aritzen diren garraio publikoek gehienez 02:00etan egin behar dute azken irteera.

EDUKIERAK:

- % 60koa izan beharko da establezimendu guztietan.

- Ekitaldi sozialetan, kulturaletan eta kirolean: gehienez 600 pertsona barrualdeetan eta 800 kanpoaldeetan.

- 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten espazioetan: 800 gehienez barrualdeetan eta 1.200 kanpoaldeetan.

- 5.000 pertsonako baino gehiagoko edukiera duten espazioetan: % 50eko edukiera, Estatuan beste muga batzuk ezartzen ez dituzten bitarteain.

OSTALARITZA ETA DANTZALEKUAK

- Debekatuta egongo da zutik kontsumitzea eta mahai bakoitzean 10 pertsona gehienez, bai barruan bai terrazetan.

- Urtarrilaren 1ean eta 6an, establezimenduek ezingo dute ireki 08:00ak baino lehen. Salbuespenak: gasolindegiak, zerbitzuguneak, farmaziak eta hoteletako gosari zerbitzuak.

- Mahaien arteko distantzia 1,5 metrokoa izango da, soziedadeetan barne.

KIROLA:

- Barrualdeetan, taldeak 10 pertsonakoak izango dira gehienez.

- Aldageletan, edukiera % 50ekoa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa LABI Maskarak Osasun larrialdia