Gizartea -

Koronabirusa

Kutsatze berriak 700era hurbildu dira Nafarroan baina egoerak hobera egin du apur bat ospitaleetan

Zazpi pertsona gutxiago daude koronabirusagatik ospitaleratuta. Dena den, atzo, guztira, 695 pertsona kutsatu ziren, Foru Gobernuak emandako datuen arabera, eta duela astebete 415 kutsatu ziren.

Nafarroako Hospitalea. EFEren artxiboko irudia
Nafarroako Hospitalea
Nafarroako Hospitalea. EFEren artxiboko irudia

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren kasu positiboen kopuruak gora egin du berriro azken 24 orduotan Nafarroan, eta 700era hurbildu da. Dena dela, egoerak hobera egin du apur bat ospitaleetan; izan ere, atzo baino zazpi pertsona gutxiago daude ospitaleratuta, eta bat gutxiago ZIUetan.

Atzo, guztira, 695 pertsona kutsatu ziren, Foru Gobernuak emandako datuen arabera, eta duela astebete 415 kutsatu ziren.

Iruñean, Txantrea eta II. Zabalgunean 29 eta 28 kasu atzeman dituzte, hurrenez hurren, eta 37 zenbatu dituzte Tuteran, 29na Sarrigurenen eta Tafallan, 22 Burlatan eta 19 Zangozan.

Ospitaleko egoerari dagokionez, zortzi pertsona ospitaleratu behar izan dituzte azken orduetan, bat ere ez zainketa intentsiboen unitateetan. Astearte honetako txostenaren arabera, une honetan 120 pertsona daude ospitaleratuta, 21 ZIUetan (atzo 127 zeuden ospitaleratuta eta 22 ZIUetan).

Txertaketari dagokionez, atzo 6.149 dosi jarri zituzten Nafarroan, eta dagoeneko 532.654 pertsonak dute pauta osoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Nafarroako Gobernua Berriozar Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea