Gizartea -

Koronabirusa

Covid-19 agerraldiak izan dira Basurtuko eta San Eloyko ospitaleetan

Basurtuko ospitaleko Revilla pabilioian bost paziente kutsatu dira eta Osakidetzak bisitak bertan behera utzi ditu gune horretan. Bigarren agerraldia San Eloy ospitaleko oftalmologia zerbitzuko langileen artean detektatu dute.

Basurtuko ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE
Basurtuko ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE
Basurtuko ospitalea. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak koronabirus agerraldiak antzeman ditu Basurtuko eta San Eloyko ospitaleetan, Eusko Jarularitzaren Osasun Sailak arratsalde honetan jakinarazi duenez.

Basurtuko ospitaleko Revilla pabilioian bost paziente kutsatu direla baieztatu dute. Hala, gaur ingresatutako paziente guztiei eta zonalde horretan lan egiten duten profesionalei probak egingo zaizkie. Gainera, gune horretan bisitak bertan behera uztea erabaki dute.  

Bigarren agerraldia San Eloyko Ospitaleko oftalmologia zerbitzuan aritzen diren langileen artean antzeman dute. Barakaldoko eta Sestaoko herritarrak artatzen dituzten han.

Lehendabiziko baheketa eginda, kutsatutako lagunekin harreman estua izan duten pertsonekin kontaktuak jarriko dira datozen orduetan.

Gauzak horrela, San Eloyko Ospitaleko oftalmologiako profesionalek Barakaldoko eta Sestaoko osasun zentroetan eskaintzen dituzten kontsulta guztiak bertan behera utzi dituzte. Premiazko ebakuntza kirurgikoak soilik egin dituztela zehaztu dute.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bilbo Barakaldo Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Basurtuko ospitalea Koronabirusa Osasun larrialdia