Gizartea -

KORONABIRUSA

415 kutsatze berri zenbatu dituzte Nafarroan, 11 erietxeratu dituzte eta ZIUetan gaixo bat gehiago dago

Erietxeetan presioak gora egin du, 120 covid gaixo baitaude erietxeratuta gela arruntean, atzo baino 11 gehiago, eta ZIUetan 17 daude, atzo baino bat gehiago.

Pertsona talde bat, Iruñeko taberna batean. EFEren artxiboko irudia
Pertsona talde bat, Iruñeko taberna batean.
Pertsona talde bat, Iruñeko taberna batean. EFEren artxiboko irudia

ANE SANTESTEBAN | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroak 400 kasuen langa gainditu du beste behin; izan ere, azken orduetan 415 kasu berri zenbatu dituzte, Osasun Sailaren arabera. Astelehenean jakinarazitako 435 kutsatzeen aldean, beherakada txiki bat izan da.

Erietxeetan presioak gora egin du, 120 covid gaixo baitaude erietxeratuta gela arruntean, atzo baino 11 gehiago, eta ZIUetan 17 daude, atzo baino bat gehiago.Positibo berriak 415 izan dira eta intzidentzia metatua 853. Atzo 25 puntu baxuagoa izan zen.

Guztira, 2.758 proba diagnostiko egin ziren, eta positibotasun tasa % 18,8tik % 15era jaistea lortu da.

415 kasu berrietatik 103 Iruñean atzeman dituzte, 34 Sarrigurenen, 22 Tuteran, 20 Tafallan, 14 Zizur Nagusian, 13 Altsasun, 12 Atarrabian, 11 Lizarran eta 10na Berriozarren, Burlatan eta Barañainen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Burlata Albisteak Nafarroako Gobernua Lizarra Berriozar Umeak Txertoak Barañain María Chivite Koronabirusa Osasunbidea