Gizartea -

KORONABIRUSA

Pertsona bat hil da eta beste hamar ospitaleratu dituzte Nafarroan, koronabirusagatik

Guztira 77 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 12 ZIUetan. Guztira, 339 positibo zenbatu dituzte eta positibotasun tasa % 9,4ra igo da.

Emakume bat koronabirusaren aurkako txertoa jasotzen, Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE
Emakume bat koronabirusaren aurkako txertoa jasotzen, Nafarroan
Emakume bat koronabirusaren aurkako txertoa jasotzen, Nafarroan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusak zabaltzen jarraitzen du eta azken orduetan 339 positibo berri zenbatu dituzte Nafarroan, Foru Gobernuak gaur zabaldutako datuen arabera. 3.598 proba egin ostean, positibotasun tasa % 9,4ra igo da.

Covid-19a dela eta, pertsona bat hil eta beste 11 ospitaleratu dituzte, bakar bat ere ez ZIUn. Foru Gobernuak emandako datuen arabera, guztira 77 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 12 ZIUetan.

Bezperan, 339 kutsatze zenbatu zituzten Nafarroan. Gainera, pertsona bat hil eta beste hamar ospitaleratu behar izan zituzten. 

Datuak udalerriz udalerri edo auzoz auzo aztertuta, Zizur Nagusian hauteman dituzte kutsatze gehien: 17. Halaber, Iruñeko Donibane auzoan 15 zenbatu dituzte.

Txertaketari dagokionez, 3.809 txerto jarri ziren atzo eta dagoeneko 529.470 pertsonak jaso dute jarraibide osoa Nafarroan.

Bestalde, Foru Gobernuak covid ziurtagiria ezartzeko asmoa iragarri zuenetik hitzordurik gabe txertoa hartu dutenen kopurua hirukoiztu egin da. Hala baieztatu du Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak albisteak COVIDaren agerraldiak gaur