Gizartea -

Seigarren olatua

Ugo Mayor: "Covid-19aren olatu berri baten atarian gaude"

Ikerbasqueko ikerlariaren esanetan, txertoa da neurririk eraginkorrena, baina ez bakarra, "kutsatze kateak eteten ez diren bitartean txertoak ez baitu ehuneko ehunean funtzionatzen".

Ugo Mayor Ikerbasqueko ikerlaria eta EHUko irakaslea "Egun on Euskadi" saioan. EITB Media.
Ugo Mayor Ikerbasqueko ikerlaria eta EHUko irakaslea "Egun on Euskadi" saioan
Ugo Mayor, Ikerbasqueko ikerlaria: "Badirudi olatu baten atarian gaudela"

7:38

Naiara Ballesteros | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ugo Mayor Ikerbasqueko ikerlari eta EHUko irakaslearen esanetan, agerian da olatu berri baten atarian gaudela. "Agerian da datuak abiadura handian ari direla biderkatzen eta momentuz kasuen zenbakiak ikusten ditugu gora, baina, dakigunez, horren ondorioz, gero ospitaleratzeak eta, normalean, aste bat edo gehiago tardatzen da sentitzen zenbaki horiek, eta baldin badaude hildakoak, bi aste beranduago. Orduan, progresioa ikusi behar dugu, zer gertatzen den ospitaleetan eta, baina bai, badirudi olatu baten atarian gaudela", esan du. Azken datuen arabera, 2.500 kasutik gora daude Euskadin, eta intzidentzia metatua 181 kasukoa da.

Ikerlariak astearte honetan "Egun On Euskadi" saioan azpimarratu duenez, herritarrak, oro har, nahiko ondo betetzen ari dira neurriak, eta "musukoa kalean ikusten da, derrigorrezkoa izan ez arren; distantziarekin, ziur batzuetan zailagoa dela". Hala ere, adituaren ustez, gauza batzuk ez daude gure esku: "aireztapena leku itxietan, eta holako elkar arnasa hartzeko egoerak sortzen diren horietan igual ez dago gure esku horiek mugatzea". Mayorren hitzetan, covid-19a arnasketa gaixotasun bat da; "beraz, argi dago elkar arnasa konpartitzen badugu, horrek arrisku bat daukala. Distantzia mantentzen badugu, txikitzen da horren arriskua, baina badakigu aerosolen bitartez kutsatzeak gertatzen direla, eta horiek airean mantentzen dira, eta kea bezala mugitzen dira, neurri batean. Orduan, gela bat konpartitzen badugu kutsatuta dagoen pertsona batekin, denbora luzez, azkenean airean pilatzen diren birus partikula horiek, nahiz eta distantzian egon, eta nahiz eta musukoa egon, aireztapena ez badago, elkar arnasa arnasten jarraitzen badugu, hor kutsatzeak egongo dira".

Txertoaren inguruan galdetuta, txertoa da neurririk eraginkorrena, erantzun du, baina "kutsatze kateak eteten ez diren bitartean txertoak ez du ehuneko ehunean funtzionatzen" nabarmendu du.

Horrenbestez, ezin da neurri bakarra ezarri: "kutsatze kateak eteten baditugu, aireztapena hobetzen badugu eta txertaketarekin jarraitzen badugu, lortuko dugu pandemiari aurre egitea".

Covid-19 ziurtagiria

EHUko irakaslearen hitzetan, "PCR edo antigeno proba egiteko aukera emanda konponduko genuke" covid-19aren pasaportearen arazoa. Izan ere, "ez da txertatu gabekoen arazoa bakarrik, guztion arazoa da".

"Udan gazteak kutsatu zirela ikusi genuen, eta ez bereziki ezberdin egiten zituztelako gauzak, baizik eta txertatu gabe zeudelako. Orain umeak dira oraindik txertatu gabe daudenak, baina badira kutsatuak, gaixotuak eta hildakoak txertatuta daudenen artean ere", azaldu du.

Ildo horretan, Mayorrek esan du aukera eman behar zaiela txertatu gabekoei PCR edo antigeno proba bat egiteko, eta "ez badute txertatu nahi, haientzat txarrago, baina behintzat ziurtatzeko eremu amankomun batean sartzean kutsatzeko gaitasunik ez dutela", adierazi du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza berriak EHU albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Zientzia Egun on Euskadi Osasun albisteak Sendagileen albisteak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako Ospitalea albisteak Erizainak azken ordukoa Botikak albisteak Txertoak egutegia Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea COVID kasuak Galdakao-Usansolo Ospitalea albisteak Anbulatorioak albisteak Nafarroako Osasun Zerbitzua