Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Gaur hasiko da Maguette Mbeugouren hilketa argitzeko epaiketa, Bilbon

Biktimaren senarra eseriko da akusatuen aulkian, 2018ko irailean 25 urteko emakumea hiltzea leporatuta. Epaimahaiaren aukeraketarekin hasiko da.

Bi emakume Maguette Mbeugouren argazki bat erakusten. Artxiboko argazkia: EFE
Bi emakume Maguette Mbeugouren argazki bat erakusten
Bi emakume Maguette Mbeugouren argazki bat erakusten. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2018ko irailean Maguette Mbeugou emaztea hiltzea egotzita atxilotutako gizona gaur hasiko dira epaitzen, Bilboko Lurralde Auzitegian. Aurretiazko txostenak aurkeztu, eta epaimahaia osatuko duten bederatzi pertsonak aukeratuko dituzte.

25 urteko emakumea labankadaz hil zuten 2018ko irailean Bilbon, bere etxebizitzan, adin txikiko bi alabak bertan zirela, eta haren senarra atxilotu zuten ordu batzuk geroago Mutrikun, hilketa leporatuta.

Maguette Mbeugouk senarraren aurkako salaketa aurkeztu zuen indarkeria matxistagatik, eta urruntzeko agindua ere eskatu zuen, baina epaileek ukatu egin zioten.

Autopsiak baieztatu zuenez, emakumeak 24 ordutik gora zeramatzan hilda haren hilotza aurkitu zutenean. Emakumea hil eta, bi adin txikikoak amaren gorpuaren ondoan utzita, alde egin izana leporatzen diote akusatuari.

Epaiketa urtarrilaren 29an hastekoa zen, baina atzeratu egin zuten. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 25 urteko kartzela zigorra eskatzen zuten orduan, hilketagatik. Horrez gain, akusazio partikularrak beste zortzi urte eskatzen zituen alabak bakarrik uzteagatik, eta beste hiru urte, tratu txarrengatik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Bilboko albisteak Tratu txarrak gaur Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak argazkiak Epaiketak bideoak Gizartea bideoak Indarkeria matxistaren biktimak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Matxismoa Erailketak albisteak