Gizartea -

Zientzia

1947an Leonen erori zen meteorito bat berreskuratu dute Hernanin

Meteoritoa Madrilgo museo batean ostu zuten aspaldi, eta Hernaniko bizilagun bat Internet bidez saltzen saiatu denean atzeman du Guardia Zibilak.

Hernanin atzeman duten meteoritoa. Argazkia: EFE
Hernanin atzeman duten meteoritoa. Argazkia: EFE
Nola iritsi zen Leoneko meteoritoa Hernanira?

1:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibulak 1947an Reliegos herrian (Gaztela eta Leon) erori zen meteorito puxka bat berreskuratu du Hernanin., eta Natur Zientzien Espainiako Museoari (MNCN-CSIC) entregatu dio, bertatik ostu baitzuten aspaldi.

Meteoritoa Hernaniko bizilagun batek zuen, eta Internet bidez saltzen saiatu denean atzeman du Guardia Zibilak. Ondasun batez bidegabe jabetu izana egotzi diote hernaniarrari.

MNCN-CSIC museoak eskatuta abiatu zuen ikerketa Institutu Armatuak. Izan ere, Geologia bildumako arduradunak museoaren etiketa identifikatu zuen Interneteko iragarki batean zegoen argazkian.

Meteoritoa 1947an erori zen Reliegosen, eta Laborde Welinde ikerlariak aztertu zuen. Antza denez, ikerlari hori zenaren (1993an zendu zen) kutxa batean topatu zuela deklaratu du Hernaniko bizilagunak. Trasteleku bat hustean aurkitu ei zuen kutxa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hernani Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Zientziaren hedapena Asteroideak Museoak Astronomia