Museoak

1 / 12 Hurrengoa
Gabarra itzuli da Itsasmuseumera

Gabarra itzuli da Itsasmuseumera

Joan den ostegunean Getxotik Bilboko udaletxeraino itsasadarra zeharkatu ondoren, Athleticek lortutako Errege Kopako 25. titulua ospatzeko, Itsas Museora itzuli da.
Bilboko Itsasmuseumera itzuli da gabarra

Bilboko Itsasmuseumera itzuli da gabarra

Gabarra Bilboko Itsasmuseumeko dike lehorrera itzuli da, Getxotik Bilboko udaletxeraino itsasadarra zeharkatu ondoren, joan den ostegunean, Athletic Clubek irabazitako Errege Kopako 25. titulua ospatzeko.

San Telmo Museoak euskal artearen areto berritua aurkeztu du

San Telmo Museoak euskal artearen areto berritua aurkeztu du

Peio Aguirrek komisariatu du espazioa, "100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea" izenburupean. 1920ko hamarkadatik gaur egunera arteko euskal artea biltzen du, eta bi urtean behin eraldatuko dute areto berria.

Unai Belaustegi: Gerra Zibilaren inguruko leku baten faltak  erakusten du presentzia txikia dela oraindik

Unai Belaustegi: "Gerra Zibilaren inguruko leku baten faltak erakusten du presentzia txikia dela oraindik"

Duela ia 2 urte zuten "Espainiako Gerra Zibilaren Museo Birtuala", eta hasieran gazteleraz eta ingelesez soilik iraku zitekeen arren, egun, euskaraz ere badira zenbait sarrera eta hori EHUko “Biography & Parliament” ikerketa taldeak landu du,tartean,Unai Belaustegi Historia Garaikidean Doktoreak.
Guggenheim 17:00etan itxiko dute ostegunean, gabarraren ibilaldia dela eta

Guggenheim 17:00etan itxiko dute ostegunean, gabarraren ibilaldia dela eta

Athleticeko jokalariak Itsasadarrean behera eramango dituen ontzia museoaren aurrealdetik igaroko denez, arratsaldeko bostetan itxiko dute museoa, "irisgarritasun arrazoiengatik".
160 ontzik eta 32 traineruk lagunduko dute dagoeneko uretan dagoen gabarra ostegunean

160 ontzik eta 32 traineruk lagunduko dute dagoeneko uretan dagoen gabarra ostegunean

Getxoko Abrako Itsas Klubetik abiatuko da 16:30ean eta 18:30ak aldera Bilboko Udaletxera iristea espero da. EITBk zuzenean eta esklusiban eskainiko du garaipenaren ospakizuna.
Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, martxoaren 25a eta apirilaren 1a barne

Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik Aste Santuan, martxoaren 25a eta apirilaren 1a barne

Museoak ateak irekiko ditu datozen bi astelehenetan, salbuespen gisa, jaiegunotan espero den bisitari kopuruari erantzun ahal izateko. Gainera, martxoaren 25etik apirilaren 7ra bitartean ordutegia zabalduko du, 20:00ak arte.
Usoa Zumetak hamar artistarekin batera egindako serigrafiak bildu ditu Donostian

Usoa Zumetak hamar artistarekin batera egindako serigrafiak bildu ditu Donostian

"Sericum-Graphé" izenburupean, Nestor Basterretxea, Elena Asins, Jesus Mari Lazkano, Dora Salazar eta beste hainbaten obrak ikus daitezke inpresio teknika berezi honetan eginak.

Arte Ederren Bilboko Museoak 2023an zaharberritutako lanak aurkeztu ditu

Arte Ederren Bilboko Museoak 2023an zaharberritutako lanak aurkeztu ditu

Jose Arrueren beirate bat, Francisco Durrioren burdin hesi bat eta Nemesio Mogrobejoren eskultura bat nabarmentzen dira Arte Ederren Bilboko Museoak zaharberritutako lanen zerrendan. Museoan ikusgai daude dagoeneko.

Vidartek, Guggenheimari buruz, Urtasuni erantzun dio erabat jasangarria dela ''oraindik proiektu den museoa''

Vidartek, Guggenheimari buruz, Urtasuni erantzun dio erabat jasangarria dela ''oraindik proiektu den museoa''

Bilboko Guggenheim museoaren zuzendari Juan Ignacio Vidarteren hitzetan, "dagoena hobetzea" ekarriko luke proiektuak, eta "azkenean aurrera ateratzen bada, eragin oso positiboa izango du Urdaibaiko biosfera erreserban".

Arnaga etxearen hibernazioa

Arnaga etxearen hibernazioa

Maia Martinon kultur teknikariak eta Jean Francois Oxarango lorazainak, Edmond Rostande eta Rosemonde Gerard idazleen etxebizitzaren atze-aurreak, lorategiak, eta pasabide ezkutuak erakutsi dizkigute. Jauregia itxita den hilabeteotan "garbiketa handia" egin eta erakusketa berria prestatu ohi dute.
Arte Ederren Bilboko Museoak ''Nestor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura'' erakusketa aurkeztu du

Arte Ederren Bilboko Museoak ''Nestor Basterretxea. Diseinua eta arkitektura'' erakusketa aurkeztu du

Basterretxeak eskultore, pintore eta zinemagileak altzari-diseinatzaile gisa egin zuen lana jasotzen du erakusketak, baita arkitekturarekin izan zuen harremana ere. Maiatzean, ehun urte izango dira Basterretxea jaio zenetik.

 Jaurlaritzak jardunean dauden 19 artista eta kolektiboren 27 artelan erosi ditu 'Bilduma Partekatua' osatzeko

Jaurlaritzak jardunean dauden 19 artista eta kolektiboren 27 artelan erosi ditu 'Bilduma Partekatua' osatzeko

'Bilduma Partekatua' proiektua 2020. urtean jarri zen abian, eta ordutik, Gasteizko Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Donostiako Tabakalera zentroak elkarrekin parte hartzen dute jardunean dauden euskal artisten lanak erosteko batzordean.

June Crespo artista nafarrak Baskularra lana erakutsiko du Guggenheimen martxoaren 1etik ekainaren 9ra

June Crespo artista nafarrak "Baskularra" lana erakutsiko du Guggenheimen martxoaren 1etik ekainaren 9ra

Sortzaileak, gaur egungo Europako arte-panoraman garrantzi handiena duen pertsonetako bat, elkarrizketa eraldatzailea ezartzen du azken hamarkadetako euskal artea markatu duten kontzeptuekin, baina gaur-gaurkoak diren gaiei ere heltzen die.
Rafa Zulaika, Arte historialaria: Historia ezin dugu aldatu, baina bai horri begiratzeko dugun modua

Rafa Zulaika, Arte historialaria: "Historia ezin dugu aldatu, baina bai horri begiratzeko dugun modua"

Ernest Urtasun Espainiako Kultura ministroak Estatuko museoak "berrikusteko" plana aurkeztu du, testuinguru kolonialistatik harago joateko. Nola eragingo die estrategia horrek euskal museoei? Rafa Zulaika Arte historialariak erantzun du "Faktoria"n.
Urdaibaiko Guggenheim museoaren inguruko erabakiak patronatuak hartzen dituela azpimarratu du Jaurlaritzak

Urdaibaiko Guggenheim museoaren inguruko erabakiak patronatuak hartzen dituela azpimarratu du Jaurlaritzak

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, Urdaibaiko Guggenheim museoarein inguruko erabaki bi urtez atzeratzeak ez du zerikusirik aurten EAEn izango diren hauteskundeekin.

Aldundiaren iritziz, mehatxua beharrean, aukera ona da Urdaibaiko Guggenheim Busturialdearentzat

Aldundiaren iritziz, "mehatxua" beharrean, "aukera ona" da Urdaibaiko Guggenheim Busturialdearentzat

Arrizabalagaren esanetan, proiektuaren "bideragarritasuna" aztertzeko hartutako bi urteko denbora tartea "ez da bat-batean iritsi", "azken bileran erabaki zen", eta "proiektuaren egutegian zehaztuta dago".
Albiste izango dira: Urdaibaiko Guggenheim; greba itunpeko hezkuntzan; eta euskal Zinema, Oscarretara begira

Albiste izango dira: Urdaibaiko Guggenheim; greba itunpeko hezkuntzan; eta euskal Zinema, Oscarretara begira

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Hernaniko Chillida Leku museoak ate irekiko asteburu batekin ospatuko du artista donostiarraren mendeurrena

Hernaniko Chillida Leku museoak ate irekiko asteburu batekin ospatuko du artista donostiarraren mendeurrena

Zenbait jardueratarako sarrerak agortuta dauden arren, lorategi zoragarriak eta haietan ikusgai dagoen artistaren obra doan ikusi ahal izango dira. Garraio publikoan gerturatzeko deia egin du museoak.
Yoshitomo Nara, Giovanni Anselmo eta Hilma af Klint-en erakusketak Guggenheimen

Yoshitomo Nara, Giovanni Anselmo eta Hilma af Klint-en erakusketak Guggenheimen

Bilboko museoak 2024an egingo dituen erakusketen aurkezpena egin du. Aldi baterako bederatzi erakusketa eta museoaren beraren bildumako obren aukeraketa berri bat eskainiko ditu.
Guggenheimek inoiz baino bisita gehiago izan ditu 2023an

Guggenheimek inoiz baino bisita gehiago izan ditu 2023an

1.324.221 sartu-irten izan dira Bilboko museoan, bukatu berri den urtean. Udako erakusketak nabarmendu dira, publiko kopuruari dagokionez: 'Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino', 'Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea' eta 'Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik'.
Artiumek Chillida eta Basterretxea gogoratuko ditu haien jaiotzaren mendeurrenean

Artiumek Chillida eta Basterretxea gogoratuko ditu haien jaiotzaren mendeurrenean

Gasteizko erakusketa zentroaren proposamenak Basterretxearen lan zinematografikoari eta Chillidak ilustratzaile gisa egindako lanari begiratuko die.
Kizkia eskuan, sagarrak nola biltzen dituzten erakutsi digute Astigarragako Sagardoetxean

Kizkia eskuan, sagarrak nola biltzen dituzten erakutsi digute Astigarragako Sagardoetxean

Sagardoaren munduan barneratu gara Astigarragako Sagardoetxean Leire Alkortaren eskutik. Sagastian sagarra biltzeaz gain, antzina baserrietan, tolarean sagardoa nola ekoizten zuten azaldu digu.

Chillida eta haren inguru artistikoa bilduko ditu San Telmo Museoak artistaren mendeurrenean

Chillida eta haren inguru artistikoa bilduko ditu San Telmo Museoak artistaren mendeurrenean

"Eduardo Chillida eta bere garaiko arteak. Elkarrizketa bat (1950-1970)" ekainean zabalduko da eta 2024an San Telmok izango duen aldi baterako erakusketarik garrantzitsuena izango da. Museoak ostiral honetan iragarri du datorren urteko programazioa.
Ehunka lagunek Van Goghen erakusketa digital baterako sarrerak erosi dituzte Bilbon, baina ez dago halakorik

Ehunka lagunek Van Goghen erakusketa digital baterako sarrerak erosi dituzte Bilbon, baina ez dago halakorik

Deustuko Next gelan programatutako Van Goghen erakusketa immersibo baterako sarrerak erosi zituzten pertsonek salatu dutenez, ez dago erakusketarik eta inork ez du azalpenik ematen. Ertzaintzak jaso ditu dagoeneko iruzurragatik jarritako lehen salaketak.

Obra Gonbidatua programaren 69. edizioa aurkeztu dute Bilbon, Picassoren azken garaiko margolanetan ardaztua

Obra Gonbidatua programaren 69. edizioa aurkeztu dute Bilbon, Picassoren azken garaiko margolanetan ardaztua

Picassoren Urtea den honetan —margolariaren heriotzaren 50. urteurrena—, Santander Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak Obra Gonbidatua programa beteranoaren edizio berri bat (69) aurkeztu dute; jenioaren azken etapa emankorrean eta haren ikonografia berezian jarri dute arreta.
Louvre museoa, Versaillesko jauregia eta Parisko Lyon geltokia itxi dituzte, bonba mehatxu faltsuengatik

Louvre museoa, Versaillesko jauregia eta Parisko Lyon geltokia itxi dituzte, bonba mehatxu faltsuengatik

Barne ministroak iragarri du Hamasen aldeko "proselitismoa" egiten duen edo taldea finantzatzen duen elkarte oro desegingo dutela. Azken astean 65 pertsona atxilotu dituzte "antisemitismoagatik".
'Guernica' margolanari argazkiak egitea baimendu du Reina Sofia museoak

'Guernica' margolanari argazkiak egitea baimendu du Reina Sofia museoak

Neurri horrekin, margolana ikusteko esperientzia hobetu nahi du museoak. Hori bai, margolanari argazkiak ateratzeko ezingo da erabili ez egonkortzailerik, ez tripoderik, ez selfi-makilarik, ezta flashik ere.
Urolako treneko bidai-txartelei euskarazko zatia estali zieten paper zuria itsatsita

"Urolako treneko bidai-txartelei euskarazko zatia estali zieten paper zuria itsatsita"

Urolako trena izan zen Euskal Herriko lehena bidai-txartelak euskaraz ere idazten. Dena den, 1938an frankistek lineako zuzendara kaleratu eta txartelak zentsuratu zituzten gainean paper zuria itsatsita. Txartel horietako asko Burnibidearen Euskal Museoan ikusgai daudela azaldu digu Juanjo Olaizolak
Bilboko Guggenheim museoak inoizko uztailik onena izan du aurten, 165.418 bisitarirekin

Bilboko Guggenheim museoak inoizko uztailik onena izan du aurten, 165.418 bisitarirekin

2018ko uztailean baino % 8 gehiago jaso ditu, 153.129 bisitari izan baitzituen orduan.
Euskal meategietan emakumeek eta umeek ere lan egiten zuten, oso baldintza gogorretan

"Euskal meategietan emakumeek eta umeek ere lan egiten zuten, oso baldintza gogorretan"

Emakumeek eta umeek euskal meategietan egiten zituzten lan gogorrak azaldu dizkigu Amelia Ortiz Euskal Herriko Meatzaritza Museoa fundazioaren presidenteak. Langile horien lan baldintza gogorrak deskribatu dizkigu
Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan asteburu honetan

Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak hiru lurrun-tren jarriko ditu martxan asteburu honetan

Tren horiek azarora arte egongo dira martxan, eta larunbatero eta igandero izango dira irteerak. Parte hartzeko, mezu elektronikoa bidali behar da, bidaia egiteko aukeratutako eguna eta ordua baino 72 ordu lehenago.
Guggenheimek 2024an hartuko ditu Arte Pop, Giovani Anselmo, Yoshitomo Nara edo Steve McQueenen erakusketak

Guggenheimek 2024an hartuko ditu Arte Pop, Giovani Anselmo, Yoshitomo Nara edo Steve McQueenen erakusketak

Bilboko pinakotekak 453.487 bisitari izan ditu aurtengo lehen bost hilabeteetan, 2022an baino % 24 gehiago eta historiako hirugarren daturik onena.
Phyllida Barlow artistaren erakusketa ikusgai Chillida Lekun

Phyllida Barlow artistaren erakusketa ikusgai Chillida Lekun

Chillida Lekuk Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944 - 2023) artista garaikidearen erakusketa hartuko du bihartik urriaren 22ra arte. Artista britainiarrak museoa bisitatu zuen joan den udazkenean erakusketan lan egiteko.

''Mendian gora'' erakusketa Tolosako Aranburu jauregian dago ikusgai egunotan

''Mendian gora'' erakusketa Tolosako Aranburu jauregian dago ikusgai egunotan

Martin Zabaletarekin batera igo zen xerpak altxatutako ikurrina da bildumako alerik preziatuenetakoa. Mendizale poloniarrek dute Zabaletaren ikurrina, eta trukean aita santuak bedeinkatutako errosarioa ekarri zion amari.

Doako sarrerak, kontzertuak eta tailerrak, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Doako sarrerak, kontzertuak eta tailerrak, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako museoek ekitaldiak antolatu dituzte Museoen Nazioarteko Egunaren harira.
Haizea Uribelarrea: “Kontxa II.a meategia zeru zabaleko zulo ikaragarria da; bertan zegoen Gallartako herria”

Haizea Uribelarrea: “Kontxa II.a meategia zeru zabaleko zulo ikaragarria da; bertan zegoen Gallartako herria”

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren inguruko xehetasunak eman dizkigu Haizea Uribelarrea zuzendariak. Gallartan dago, eta meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea du helburu. Uribelarreak dioenez, Kontxa II.a meategia Europako handiena izan zen, eta Euskal Herriko sakonunerik handiena da.

'El Bulli'-k ateak zabalduko ditu atzera, museo bilakatuta

'El Bulli'-k ateak zabalduko ditu atzera, museo bilakatuta

Ferran Adrià sukaldari katalanak museo bilakatu du “el Bulli” jatetxe historikoa. Gironako kostaldean kokatuta, jatetxearen historiaren eta bertan prestatutako 1846 errezeten errepasoa egiten du espazioak, hortik izena 'el Bulli 1846'. Ekainaren 15etik aurrera bisitatu ahalko da.

Nicolas Tarkhoffen margolanak Arabako Arte Ederren Museoan

Nicolas Tarkhoffen margolanak Arabako Arte Ederren Museoan

Nicolas Tarkhoff margolari inpresionistaren zortzi koadrok osatzen dute Arabako Arte Ederren Museoak antolatu duen erakusketa. Artista errusiarraren ibilbide artistikoa biltzen da bertan.

Artium Esther Ferrerren artelan bat hartzeko prestatzen ari da

Artium Esther Ferrerren artelan bat hartzeko prestatzen ari da

Donostiar artista Arabako hiriburuan izan da gaur, "Zenbaki lehenak" bere lana Prado parketik museoaren kanpoaldera aldatzeko lanak berrikusten.
1 / 12 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena