Gizartea -
Koronabirusa
Janssen konpainiaren txertoa jaso zutenei ere bigarren dosia emango diete, baina Modernarena edo Pfizerrena
Errefortzurako dosia azaroaren 15etik aurrera hasiko dira ematen, Osasun Ministerioak jakinarazi duenez.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Janssen enpresa-farmazeutikoaren txertoa hartu zuten pertsonei ere bigarren dosia ematea erabaki du Espainiako Osasun Publikoaren Batzordeak. Zehazki, ARNm motako txertoa jarriko zaie, hau da, Pfzirrena edo Modernarena.
Osasun Ministerioak azaldu duenez, azaroaren 15etik aurrera hasiko dira errefortzurako dosia jartzen; eta bigarrena jasotzeko gutxienez hiru hilabete igaro beharko dira lehen dosia hartu zenetik.
Txertaketa kanpaina kolektibo zaurgarrienei lehentasuna emanez abiatuko da erkidego guztietan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea