Gizartea -

KORONABIRUSA

17 pertsonari eragin die Basurtuko Ospitalean atzemandako covid-19aren agerraldiak

Osasun-zentroak pertsona positiboak isolatu eta instalazioa desinfektatu du. Era berean, PCR probak egiten ari dizkiete langile eta gaixoei eta pertsona positiboek izan zituzten kontaktuen jarraipena egiten.

Basurtuko ospitalearen artxiboko argazkia. EFE.
Basurtuko ospitalearen artxiboko argazkia.
17 laguni eragiten die Basurtuko Revilla pabilioiko bigarren solairuko covid agerraldiak

1:20

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basurtuko ospitaleko Revilla pabiloiko solairu batean detektatutako covid-19aren agerraldiak 17 pertsonari eragiten die, oraingoz, Osasun Sailak jakinarazi duenez.

Agerraldiak ez ditu zentroko arduradunak harritu, horrelakoak gerta daitezkeelako eta birusa ospitalean sar daitekeelako, baina ospitalean ez zabaltzeko ezarritako protokoloak martxan jarri dituzte, zentroko arduradunen hitzetan.

Horrela, covid-19a atzemateko proban positibo eman duten pertsonak espazio berean isolatu dituzte, baita fokua detektatu den instalazioa desinfektatu ere.

Era berean, ospitalean dauden gaixoei eta paziente berriei PCR probak egiten ari zaizkie, eta senideen eta gertukoen bisitak mugatu dituzte.

Detektatutako foku berriaren ostean, Satse erizainen sindikatuak eskatu du neurri guztiak jartzea ospitaleko pazienteen eta profesionalen segurtasuna babesteko eta pandemiari aurre egiteko langile gehiago kontratatzeko.

Agerraldiaren detekzioa Euskadin kasu kopuruaren eta covid-19aren intzidentzia handitzearekin batera gertatu da.

Horregatik, Osasun Sailak azpimarratu du beharrezkoak direla oraindik prebentzio-neurriak: eskuen higienea zaintzea, espazio itxiak aireztatzea, pilaketak saihestea eta maskara erabiltzea.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Basurtuko ospitalea Koronabirusa