Gizartea -

Koronabirusa

12 positibo atzeman dituzte Nafarroan, ZIUetan beste gaixo bat zenbatu duten egunean

Guztira, 28 pertsona daude erietxean, bezperan baino hiru gutxiago, baina horietatik seik larri jarraitzen dute (igandean baino bat gutxiago).

Bi osasun langile txertoaren dosiak prestatzen. Argazkia: EFE
Bi osasun langile txertoaren dosiak prestatzen.
Bi osasun langile txertoaren dosiak prestatzen. Argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan 12 kutsatze zenbatu dituzte Nafarroan 1.779 proba diagnostiko egin ostean, Foru Gobernuak emandako datuen arabera. Positibotasun tasa % 0,7ra jaitsi da, horrenbestez. Gainera, beste gaixo bat dago ZIU geletan; denera, sei.

Bezperan baino lau kasu gutxiago dira, eta urtebete baino gehiagoan atzemandako bigarren datu txikiena. Irailaren 20an iazko uztailetik izandako marka onena ondu zen, 10 positibo zenbatu baitziren. Duela astebeteko datuekin alderatuta, 13 gutxiago dira, eta duela 14 eguneko datuekin erkatuta, 14 gutxiago.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, 28 pertsona daude ingresatuta, bezperan baino hiru gutxiago. Horietatik sei ZIUn daude, larri. Zorionez, azken orduetan ez da inor hil koronabirusagatik.

Jaitsiera orokor hori udalerrien datuetan ere igarri da. Irunberrin eta Erriberrin bina kutsatze hauteman dituzte. Horrez gain, beste zortzi herritan kasu bana izan da. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea