Gizartea -
Koronabirusa
Kutsatzeak egonkor daude Nafarroan, 19 kasu atzeman baitituzte azken orduetan
Egoera epidemiologikoaren bilakaera ona kontuan hartuta, gauerditik aurrera ordutegi eta edukiera aldetik zeuden murrizketak desagertu egingo dira.
Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA
Egonkortasuna da nagusi Nafarroako egoera epidemiologikoan, azken orduetan 19 positibo berri atzeman baitituzte, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.
Bezperan baino lau gutxiago dira (23 zenbatu zituzten), baina duela astebete hautemandakoen mailan daude (18 kasu). Duela 14 egun, bestalde, 50 izan ziren kutsatuak.
Udalerriei dagokienez, Barañainen, Garesen, Lodosan eta Donostiako II. Zabalgunean bina positibo hauteman dituzte. Gainerakoan, kutsatzeren bat atzeman duten beste herrietan, bakarra zenbatu dute.
Egoera epidemiologikoaren bilakaera ona kontuan hartuta, gauerditik aurrera ordutegi eta edukiera aldetik zeuden murrizketak desagertu egingo dira Nafarroan.