Gizartea -

Hezkuntza

Euskadiko unibertsitateek klaseen % 100a aurrez aurrekoak izatea espero dute

Irailaren amaierarako ikasleen % 90a eta pertsonalaren eta irakasleen % 100a txertatuta egotea espero dute.

Ikasleak musukoekin klasen. Artxiboko irudia: EFE
Ikasleak musukoekin klasen. Artxiboko irudia: EFE
Ikasturte honetan presentzialtasun osoa lortu nahi dute EAEko unibertsitateek

1:25

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko unibertsitateek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2021/22 ikasturtean % 100eko aurrez aurreko klaseak izatea izango dute helburu. Gainera, Jokin Bildarratzek adierazi du irailaren amaierarako ikasleen % 90a eta pertsonalaren eta irakasleen % 100a txertatuta egotea espero dutela.

Unibertsitateko errektoreekin bildu ostean, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak 2020/21ko ikasturterako erabili zuten protokolo bera erabiliko dutela azaldu du; hala ere, honetan helburua "klaseen % 100a aurrez aurrekoak izatea" izango dute helburua, normalitate akademikoa berreskuratzearekin batera.

Bildarratzek azaldu duenez, irailaren hasierarako 16-29 bitarteko gazteen % 80a covid-19aren aurka txertatuta egoeta espero dute.  Horrekin batera, unibertsitateetako irakasleak eta pertsonala % 100ean txertatuta egotea espero dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Deustuko Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza Covid birusaren olatu berria Irakasleak