Matrikulen % 78 emakumezkoenak dira Osasun zientzietako ikasketetan, baina ingeniaritzan eta arkitekturan ez dira % 29ra iristen. Emakumezko ikertzaileen kopurua % 35,7 hazi da hamarkada batean.
Unibertsitateko lehen urtean gazteek zalantzak edukitzea guztiz normala da eta sanoa gainera. Aukeratutako graduaren inguruan zalantzak sortzen bazaizkie, entzun egin behar zaie, gelditu, pentsatu eta behar bada aldatu. Drama gehiagorik gabe.
Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdiko probak ostiralera arte egin beharko dituzte ikasleek, eta apartekoak, berriz, hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra. Euskadin, 12.900 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko probak.
Euskal Autonomia Erkidegoan, ohiko deialdia gaur hasi eta aste honetako ostirala bitartean egingo da, eta ezohikoa hilabete geroago, uztailaren 5etik 7ra bitartean.
Astearteko Gobernu Kontseiluak 2023-2026 aldirako Unibertsitate Sistemaren Plana onartu du, helburuak zehazteko eta unibertsitate politika koordinatzeko. Aipaturiko dokumentuari etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egingo zaio ondorengo lau urteetan, 168 adierazleren bidez.
Arantzazulab gizarte berrikuntza laborategiak EHUren, Mondragon Unibertsitatearen eta Deustuko Unibertsitatearen lankidetzarekin egindako inkesta batean arabera, herritarren % 90entzat demokrazia da lehenetsitako erregimen politikoa, baina balorazioa nabarmen jaisten da funtzionamenduaz galdetuta.
EAEko unibertsitateetan ikasleriaren gehiengoa dira (% 54). Gainera, 80ko hamarkadatik hirukoiztu egin da unibertsitateko ikasketak dituzten andrazkoen ehunekoa.
Andrazkoak nagusi dira osasungintzako eta hezkuntzako graduetan, 10 matrikuletatik 8 eurenak dira eta. Ikasketok lana lortzeko aukera handia dute, gainera.
Kooperatibak jakinarazi duenez, bezeroek dohaintza egin ahalko dute kutxatik igarotzean. Bildutako diru guztia Unicefen larrialdietarako funtsera bideratuko da.
Haur eta nerabeek gure hiri eta herrietako espazio publikoan duten paperaz hitz egin dugu Euskadi Irratiko Faktorian. Umeei ematen diegun lekuaz, espazio publikoa egokitu beharraz edota helduok inposatutako jokaerez hitz egin dugu.
Jokin Bildarratz Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak esan du "justifikatuta" dagoela pandemiaren ondorioz "ezohiko egoera" bizi izan duten ikasleek egoera horretara egokitutako azterketa egin behar izatea.
Eusko Jaurlaritzak ematen dituen bekak dira. Aurten 6,25 milioi euroko aurrekontua izan dute. 55 herrialdetan kokatutako 330etik gora enpresa nahiz erakundetan egingo dute lan bekadunek. Atzerriko enpresek eskaintzen duten malgutasuna gazteak erakartzeko gako nagusia da.
Pilar Alegriaren ministerioak selektibitatearen egitura birplanteatzea proposatu die autonomia-erkidegoei eta unibertsitateei, LOMLOE legearen eskumen-ikaskuntza ezartzeko, hiru ikasturteko trantsizioarekin.
Dekorazioarekin, modarekin zein industriarekin lotzen dugu diseinua; eta edozein produktu garatzen hasteko lehenengo lana izaten da. Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroan izan gara. Ideietatik prototipoak egiteko bidea lantzen dute, pertsonak proiektuen erdigunean jarriz.
Lan merkatura bideratutako formazioa eta formazio humanistaren arteko oreka nola bideratzen ari den aztertu dute Alba Madinabeitia EHUko ikerlariak eta Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko enpresa fakultateko dekanoak.
Asteazken honetan hasiko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio Probak. Hiru egunez, azterketak egingo dituzte, eta horiei aurre egiteko, bi urtez lan eta lan ibili dira ikasleak. Ikasteko azken asteburua den honetan, neska-mutilak nola dauden jakin nahi izan dugu.
Mundu arduratsuago bat lortzeko abiapuntu asko egon daitezke, eta ingeniaritza da horietako bat. Gaurko saioan etorkizun jasangarriago batera iristen lagun dezaketen proiektu batzuk ezagutu ditugu: energia berriztagarriz hornituta dabilen scooter bat, kartoizko nukleoa duen surfeko ohola...
Unibertsitate ikasketak "bizitza osorako" diren idea gainditu nahi du zirriborroak. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren aurreproiektua aurkeztu du gaur Unibertsitate ministroak, "datozen asteetan" ministroen kontseiluak onartu eta legegintzaldi honetan onar dadin.
Eusko Jaurlaritzak 2022-2026ko Unibertsitatea+Enpresa II. Euskal Estrategia berria aurkeztu du. Aurreko eskaintza ia bikoiztuko du datozen lau urteotan, bost jarduera-lerro nagusitan.
Prestakuntza-plana hiru fasetan oinarritzen da, eta ezagutza teorikoak eta praktikoak konbinatzen ditu 24 hilabeteko epean. Aurtengo deialdian unibertsitate-prestakuntza hiru euskal unibertsitateek eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziak lankidetzan eskainiko dute.
09:00etatik 12:00etara, Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza graduetako festa handian izango da Gaztea. Bertako ikasleekin egoteaz gain, hainbat enpresa gazteren proiektuak ezagutuko ditugu.
Pedro Sanchezen exekutiboa eta gobernu autonomikoetako ordezkariak gaur goizean bilduko dira egoera aztertzeko, eta, ezustekorik ez bada, aurrez aurreko klaseak datorren astelehenean hastea erabakiko dute.
Ingurumenean gure eragina murrizteko nahikoa dira, besteak beste, dutxako ura berrerabiltzea, erabilera bakarreko produktuak saihestea edota apurtutako objektuak konpontzera eramatea.
Gaurtik hasi eta datozen 15 egunetan, erabateko presentzialtasuna berreskuratuko dute ikasleek eta aurrez aurreko klaseak jasoko dituzte. Hori bai, musukoa jantzita eta leihoak irekita eduki beharko dituzte.
Gai berriz josita dator zientzia eta teknologiari buruzko saioa, eta larunbat honetan ETB1en, 15:00etan izango da ikusgai, eta igandean ETB2n, 13:30ean.
Hain zuzen ere, covid-19aren bilakaeran hobera egin ondoren eta txertaketa-kanpainan urrats garrantzitsuak eman ostean hartu dute erabakia. Horrenbestez, ikasturte honetarako ezarri zuten helburu nagusia aurreratu ahal izan da.
Ikasturte hasieran aurreko ikasturteko protokoloak berreskuratuko dira: % 75-80 inguruko presentzialtasuna, talde txikiak eta txandaka eginez. Baina dena antolatu dute osasun arduradunek baimena ematen dutenean presentzialtasun osoarekin jarduteko.
Neurri nabarmenenak honako hauek izango dira: ikasleen artean 1,5 metroko segurtasun-distantzia gordetzea, musukoa behar bezala erabiltzea eta eskuen higienea mantentzea.
Ikusmen artifizialaren bidez, eguzki-panelen produkzioan akatsak garaiz detektatzeko egitasmo batean ari dira Mondragon Unibertsitatea eta Mondragon Assembly.
Plagioak, sexu jazarpena edota nobatadak 2 hilabetetik 3 urte arteko kanporatzearekin zigortuko dira. Ministro Kontseiluak gaur onartu du Unibertsitateko Bizikidetzarako lege proiektua.
Espainiako Unibertsitate ministroa erakunde espezializatu batekin ari da lanean Frantziako curriculumean aldaketak egin ostean sortu diren "desadostasun txikiak" konpontzeko.
Estela Lapeira Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea izan da 'Atariko proba'ren protagonista. Industria-diseinua ikasi zuenez, diseinu on baten gakoak zeintzuk diren galdetu diogu.
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko biologo eta hematologoek eta Mondragon Unibertsitateko ingeniariek erronka bat dute aurretik: sendatzen zailak diren zaurientzat aposituak egitea.