Gizartea -

Koronabirusa

Hildako bat eta 155 positibo berri Nafarroan

Hala ere, intzidentzia metatuak beheranzko joerari eutsi dio, 100.000 biztanleko 388 kasu izan baitira, aurreko egunean baino 20 puntu gutxiago.

Sanitarioak txertoak jartzen. Argazkia: EFE.
Sanitarioak txertoak jartzen. Argazkia: EFE.
Sanitarioak txertoak jartzen. Argazkia: EFE.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan hautemandako koronabirus kasuek gora egin dute azkenengo orduetan. Covid-19ak jotako 155 kutsatu atzeman dituzte, eta 89 urteko hildako bat. Aurreko egunean baino 18 positibo gehiago dira; ostegunean 137 kasu baieztatu zituzten, eta hildako bi.

Horrela, azken asteko beheranzko joera eten da behin-behinean: ostegunean 137 kasu baieztatu zituzten, 147 asteazkenean, 152 asteartean eta 151 astelehenean. Hala ere, azken 14 egunetako intzidentzia metatuak beheranzko joerari eutsi dio, eta 100.000 biztanleko 388 kasutan kokatu da ostiralean, Osasun Ministerioaren arabera.

Atzoko egunean zehar, 7 lagun ospitaleratu zituzten, horietako 4 ZIUn. Dagoeneko 1.213 hildako utzi ditu pandemiak Foru Erkidegoan.

Ospitaleetako presioari dagokionez, 93 eri daude ospitaleratuta, horietako 28 ZIUn.

Udalerriei eta osasun-eremuei begiratuta, Tuterak atzeman ditu kasu gehien, 10 kutsaturekin; ondoren Lizarra eta Iruñeako Arrosadia daude, seina kasurekin, eta baita Arrotxapea eta Iturrama, bost positiborekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa