Gizartea -

Koronabirusa

Positibo berriek behera egin dute Nafarroan, baina ZIUetako gaixoak hazi dira eta hildako bat egon da

Tutera izan da berriro ere positiboen zerrendaburu, 11 kasu atzeman baitituzte. Arrotxapea auzoak Iruñeak guztira jakinarazi dituen 36 kasuetatik 8 atzeman ditu.

Txertaketa zentroa Nafarroan. Argazkia: EFE.
Txertaketa zentroa Nafarroan. Argazkia: EFE.
Txertaketa zentroa Nafarroan. Argazkia: EFE.

Naiara Ballesteros | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat egunetan berrehunetik gora egonkor mantendu ostean, positibo berriek beherakada nabarmena izan dute Nafarroan, 131 kasu atzeman baitituzte larunbat honetan. Positiboen zifra hori uztaila hasierako datuen antzekoa da. Hala ere, pertsona bat hil da covidaz jota eta beste bat ZIUn ospitaleratu dute.

Aurreko bi egunetan, ostegunean eta ostiralean, 213 positibo erregistratu dira. 131 kasu berri horiek 1.145 proba egin ostean detektatu dira, eta positibotasun tasa % 11,4koa izan da. Orotara, 78.953 pertsona kutsatu dira.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, bost pertsona ospitaleratu dituzte, horietatik bat ZIUn. Hortaz, 1.208 pertsona hil dira dagoeneko koronabirusaz jota. Egun, 95 pertsona ospitaleratu dituzte, ZIUn 25.

Azken orduetan, Tuteran atzemandako bederatzi positibo berriak azpimarratu behar dira, eta era berean, Arrotxapea auzoko beste zortzi positibo berriak.

Txertaketari dagokionez, 3.293 dosi berri jarri dira, beraz, 867.920 pertsonek lehen dosia hartu dute eta 431.304 jarraibide osoa jaso dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa