Gizartea -
Coronavirus
Positibo berrien kopurua 811ra jaitsi da EAEn, baina positibitate tasa % 11,3ra igo da
Bizkaian eta Gipuzkoan 472 eta 188 positibo atzeman dituzte hurrenez hurren, eta Araban 114.
EITB MEDIA
Euskal Autonomia Erkidegoan % 11tik gora jarraitzen du covid-19aren positibitate tasak. Kutsatze berriak, dena dela, 879tik 811ra jaitsi dira azken egunean.
Osasun Sailak jakitera eman duenez, larunbat honetan 7.166 proba diagnostiko egin dituzte, bezperan baino 700 gutxiago, eta horietatik % 11,3k eman dute positibo, ostiralean baino bi hamarren gehiagok.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian eta Gipuzkoan 472 (520 aurreko egunean) eta 188 (247 aurreko egunean) pertsona kutsatu dira hurrenez hurren; Araban, berriz, 114 (21 gehiago). Gainerako 37 pertsonak EAEtik kanpokoak dira.
Ospitaleetako egoerari dagokionez, 35 pertsona ospitaleratu behar izan zituzten larunbatean, eta ostiralean baino gaixo bat gutxiago dago zainketa intentsiboetako unitateetan; guztira, 66 pertsona daude egoera kritikoan.
Euskadiko eta udalerrietako 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatuaren berri bihar emango du Osasun Sailak, baita oinarrizko birsorkuntza tasaren berri ere.