Gizartea -

Koronabirusa

Pertsona bat hil da Nafarroan covid-19ak jota 281 positibo zenbatu dituzten egunean

Ospitaleetako gela arruntetan gaixo gutxiago dago, baina kritikoen unitatean bi gehiago dituzte orain.

Tuteran proba diagnostikoak egiteko karpa bat. Artxiboko argazkia: EITB Media
Tuteran proba diagnostikoak egiteko karpa bat.
Tuteran proba diagnostikoak egiteko karpa bat. Artxiboko argazkia: EITB Media

Eider Garaikoetxea O. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

281 koronabirus kasu atzeman dituzte Nafarroan 2.133 proba diagnostiko egin ostean (% 13,2ko tasa), Foru Gobernuak emandako datuen arabera.

Bezperan baino 22 kasu gutxiago dira. Gainera, duela astebete hautemandako 404 kutsatzeetatik urrun daude, baita duela 14 egun zenbatutako 434 kasuetatik ere.

Tuteran 26 positibo atzeman dituzte guztira, eta udalerri zigortuena da. Ondoren dator Lizarra, 15ekin. Gainerakoan, Iruñeko Arrotxapea eta Txantrea auzoetan 2na kutsatze zenbatu dituzte, eta Iruñeko II. Zabalgunean, 11.

Kutsatuek Nafarroako erietxeetara heltzen jarraitzen dute, eta lau ospitaleratu berri izan dira azken orduetan, bi ZIUn. Gainera, 85 urteko gizonezko bat hil da azken orduetan. Hala, pandemia hasi zenetik, 1.203 pertsona zendu dira koronabirusaren eraginez.

Guztira, 96 pertsona daude gela arruntetan, bezperan baino 18 gutxiago, eta ZIUetan 22 eri daude, asteartean baino bi gehiago.

Nafarroako Auzitegi Nagusiak bermea eman ondotik, etxeratze-aginduak indarrean jarraituko du intzidentzia handia duten herrietan (Tuteran, adibidez). Abuztuaren 12ra arte egongo da indarrean neurria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa