Gizartea -
Koronabirusa
Negazionistek covid-19aren aurkako neurriak kritikatu dituzte Donostian: "Zentzugabeak dira"
Manifestazioan banatu dituzten eskuorrietan, txertoak "esperimentalak" direla, "immunizatzen ez" dutela eta "immunitate-sistemari kalte" egiten diotela azaldu dute.
Agentziak | EiTB Media
Kolektibo negazionistek manifestazioa egin dute Donostian, txertaketaren eta musukoen aurka protesta egiteko.
Bizitza plataformak deituta, Hegoaldeko kolektibo negazionistek hartu dute parte protestan. Mobilizazioa 12:00etan atera da Saguesetik. Protestak ibilbidea egin du Gipuzkoako hiriburuaren kaleetan, eta ohar baten irakurketarekin bukatu da.
Deitzaileen hitzetan, covid-19aren aurkako neurrien inguruan "eztabaida zientifiko bat bultzatu" nahi dute. Kolektiboaren esanetan, neurri "zentzugabeak" dira, eta "osasunean ondorioak" dituzte.
Manifestazioan banatu dituzten eskuorrietan, txertoak "esperimentalak" direla, "immunizatzen ez" dutela eta "immunitate-sistemari kalte" egiten diotela azaldu dute.