Gizartea -

Koronabirusa

Sagarduik ohartarazi du aldaerek ez ezik neurrien "erlaxazioak" ere duela eragina kasuen gorakadan

Delta aldaerak kutsatu ditu EAEn positibo eman duten kasuen % 70 eta % 75 artean, baina kutsatzeen gorakada aldaerekin ez ezik neurrien lasaitzearekin ere lotuta dagoela azpimarratu du sailburuak.

Gotzone Sagardui sailburua aurreko prentsaurreko batean. Argazkia: Irekia.
Gotzone Sagardui sailburua aurreko prentsaurreko batean. Argazkia: Irekia.
Gotzone Sagardui sailburua aurreko prentsaurreko batean. Argazkia: Irekia.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak ohartarazi duenez, birusaren aldaerek ez ezik herritarrek prebentzio neurrietan izandako "erlaxazioak" ere eragin du kutsatzeen gorakada covid-19aren azken olatuan.

Iñigo Urkullu lehendakaria buru duen LABIren bileraren osteko prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok Sagarduik. Batzordeak neurri berriak hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko covid-19 kasuen gorakadaren aurrean. Asteazken honetan, gainera, errekor berri bat egon da kutsatzeetan, 1.801 positibo atzeman baitituzte.

Sailburuaren arabera, Delta aldaerak positiboen % 75 eragiten ditu jada. EAEn 728 pertsona kutsatu dira Gamma aldaerarekin, 310 Betarekin, 15 Eta aldaerarekin, eta bat Epsilon aldaerarekin eta beste bat Kappa aldaerarekin.

Sagarduik azaldu duenez, "badirudi kutsakortasun handiagoa dagoela, baina kasuen gorakada hori interakzio sozial gehiago ditugun eta indarrean dauden prebentzio neurrien erlaxazio une batean iritsi da".

Kontaktuen jarraipena

Bestalde, Sagarduiren hitzetan, berak ez luke "inolaz ere" zalantzan jarriko jarraipen sarearen eraginkortasuna. Hala ere, "zalantzarik gabe, zenbat eta kasu gehiago izan, orduan eta tentsionatuago dago egin behar duten lana, eta lan hori zaildu egiten da", azaldu du.

Edonola ere, Osakidetzak kontaktuen jarraipena egiteko dituen aztarnarien sareak orain arte bezala jarraitzen duela esan du, eta "beharren arabera indartzen da", horren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zientzia Osasunari buruzko albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako ospitalea Erizaintza Botikak albisteak Txertoak albisteak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea albisteak COVID kasuak Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur Maskarak