Gizartea -

Koronabirusa

Covid-19a detektatzeko test azkarrak medikuaren agiririk gabe saltzeko baimena emango dute

Espainiako Osasun Ministerioak uste du herritarrei test azkarrak farmazietan eskuratzeko aukera emanda, kasu susmagarriak arinago detektatzea ahalbidetuko dela.

PCR proba bat. Artxiboko argazkia: EFE
PCR proba bat.
PCR proba bat. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19 detektatzeko test azkarrak medikuaren agiririk gabe farmazietan salatzeko baimena emango du Espainiako Gobernuak. Autodiagnostikorako testak eskuratzeko aukera emanda, positibo susmagarriak arinago identifikatzea ahalbidetuko dela eta, ondorioz, koronabirusaren hedapena gelditzeko neurriak lehenago hartuko direla uste dute.

Carolina Darias Osasun ministroak azaldu duenez, produktu horiek salmentan eta publizitatea arautzeko errege-dekretuaren proiektua datorren uztailaren 20an onartuko du Ministroen Kontseiluan. Estatuko Kontseiluak joan den uztailaren 8an eman zion bere oniritzia Gobernuaren erreformari.

Test azkarrak saltzeko baimenaren harira, polemika izan zen duela hilabete batzuk. Hainbat erkidegok produktu horiek errezetarik gabe salgai jartzea eskatu zuten, baina Osasun Ministerioak aurka agertu zen orduan.  

Joan de maiatzean, baina, iritziz aldatu zuen. Ordura arte merkatuan egon ziren testak profesionalek soilik erabili zitzaketela eta orain herritarrei zuzendutako test azkarrak eskuratu daitezkeela esan justifikatu zuen bere jarrera aldaketa.  

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Farmazien albisteak