Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetza mendekotasun handia duten 12-16 urtekoak txertatzen hasiko da

Osasun Publikorako Batzordeak atzo onartu zuen talde zaurgarri hori immunizatzea. Horrela bada, prozesu hori 40-49 urteko pertsonen inokulazioarekin batera egingo du Osakidetzak.

Osakidetza berehala hasiko da bereziki zaurgarriak diren gaztetxo horiek txertatzen. EFE
Erizain bat txertoa ematen.
Dependentzia handia duten gaztetxoek ahalik eta arinen jasoko dute txertoa

1:36

Eider Garaikoetxea | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berehala hasiko da Osakidetza mendekotasun edo desgaitasun handia edota koronabirusaren aurrean "zaurgarritasun berezia" duten adingabeak txertatzen.

Osasun Publikorako Batzordeak (Osasun Ministerioko eta autonomia erkidegoetako osasun ordezkariek osatzen dute) atzo onartu zuen 12 eta 16 urte arteko nerabe zaurgarri horiek immunizatzen hastea. Talde hori, 13.a, txertaketa planaren hurrengo eguneratzean sartuko dute 11. taldearekin (30 eta 39 urte artekoak) eta 12. taldearekin (20-29 urtekoak) batera.

Hori horrela, Batzordearen oniritzia duela, Euskal Osasun Zerbitzuak berehala ekingo dio adingabe horiek babesteari. Txertaketa horrek 40-49 urteko pertsonen inokulazio prozesuarekinjoan den astean hasi ziren adin tarte horrekinbat egingo du.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak berak ostiralean iragarri zuen adingabe horiek lehenesteko asmoa zutela, betiere Osasun Publikorako Batzordeak ontzak eman ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa Gazteak