Gizartea -

Koronabirusa

20 positibo antzeman dituzte Gasteizko zahar-etxe batean, gehienak sintomarik gabe

Albertia Campus erresidentziako egoiliar eta langile guztiak txertatuta daude. Kutsatutako adineko bakarra eraman dute ospitalera sintomekin.

Albertia Campus erresidentziaren ataria. Argazkia: EITB Media
Albertia Campus erresidentziaren ataria.
Albertia Campus erresidentziaren ataria. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19aren agerraldia izan da adineko pertsonentzako egoitza batean, Gasteizen. 13 egoiliar eta zazpi langile kutsatu dira Albertia Campus egoitza pribatuan. Denek dute txertoa jarrita, praktiketan dauden bi ikaslek izan ezik.  

13 egoiliarretatik, pertsona bakarra eraman dute ospitalera sintomekin. Gainerako guztiak asintomatikoak dira.

Isolamendua ahalbidetzeko asmoz, lau adineko Zadorra erresidentziara eraman dituzte, koronabirusarekin kutsatutako pertsona artatzeko prestatuta baitago.

Oraingoz ez dakite agerraldiaren jatorria zein den. Egoiliar eta langile guztiak txertoa hartuta dute, praktiketan dauden bi ikasleek izan ezik. Lanean hasi zirenean egin zieten PCR probetan negatibo eman zutela adierazi dute erresidentziako iturriek.

Datozen asteazkenean eta ostegunean beste baheketa bat egingo dute, kutsatuak gehiago ote diren jakiteko.

Albertia Campus erresidentzian 45 pertsonentzako tokia dago eta lantaldea 30-40 beharginek osatzen dute.  

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Txertoak Koronabirusa Pertsona edadetuak