Gizartea -
12-16 urte arteko adingabeak
Euskadik mendetasuna eta egoera ahulean dauden adingabeen txertaketa lehenetsiko du
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azpimarratu duenez, adingabe horiek "osasun berme guztiekin" jasoko dute txertoa.
N. B. | EITB MEDIA
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi duenez, Osakidetzak "lehentasunezko" txertoa jarriko die 12 eta 16 urte bitarteko adingabeei, "3. graduko" mendekotasun handia dutenei edo covid-19aren aurrean "bereziki kalteberak" direnei, Osasun Publikorako Batzordeak adin-talde hori txertaketa-estrategian sartzen duen unean.
Osasun Sailak mendekotasun handia, desgaitasun handia edo koronabirusaren aurrean "zaurgarritasun berezia" duten adingabeei txertoa jartzeari buruz egindako galderei erantzun die Sagarduik ostiral honetan, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan.
Laura Garrido (PP+Cs) legebiltzarkideak salatu duenez, Osakidetza ez da egoera horretan dauden eta "instituzionalizatuta" ez dauden adingabeen kolektiboari "merezi duen arreta" eskaintzen ari.
Garridoren hitzetan, Osakidetza "arbitrarioki" jokatzen ari da kolektibo horrekin, txertoa euren familiek seme-alabei txertoa emateko "presioa" egiten duten adingabeei bakarrik jartzen dietelako.
Sagarduik Garridori erantzun dionez, txertaketa-estrategiak honako hau ezartzen du: 12 eta 16 urte bitarteko adingabeei covida-19aren aurkako farmakoak ematen hastea erabakitzen denean, "lehentasunezkotzat" joko da mendekotasun handiko egoera (3. gradua) edo koronabirusaren aurrean "bereziki kalteberak" egiten dituzten gaixotasunak dituztenak txertatzea.
"Adin talde horren txertaketa ezartzen denean, haur horiek lehentasunezkotzat joko dira; eta guk horrela egingo dugu", gaineratu du. Bestalde, Sagarduik azpimarratu duenez, adingabe horiek "osasun berme guztiekin" jasoko dute txertoa.