Gizartea -

Koronabirusa

Euskadin 16 urtetik gorako biztanleen ia % 55ek jaso dute lehen dosia

Populazioaren % 34,5ek jarraibide osoa bete dute. Osakidetzak gainerako xede-populazioa immunizatzeko txertaketa-kanpainarekin jarraitzen du.

Illunbeko txertaketa gunea. Artxiboko argazkia: EFE
Illunbeko txertaketa gunea.
Illunbeko txertaketa gunea. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko biztanleen % 55ek (% 54,6) covid-19aren aurkako txertoa dutete, eta % 34,6k jarraibide osoa bete du; une honetan, estaldura aurreratuta dago 50 eta 59 urte bitartekoen artean (% 80,8), eta gora egin du 40 eta 49 urte bitartekoen artean (% 17,0).

Gutxienez dosi bat jaso dutenen eta inmunizazio osoa dutenen ehunekoa kalkulatzeko kontraindikazioa dutenak eta txertoari uko egin diotenak helburuko populaziotik (16 urte edo gehiagoko populazioa) kentzen dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazken honetan eguneratutako datuen arabera, Euskadin 1.017.620 pertsonak dute txertoa jarrita eta 643.978 pertsonak jarraibide osoa, guztira 1.585.380 dosi eman ostean.

AstraZenecaren txertoaren lehen dosia jaso zuten 81.142 herritarrei bigarren dosia emateko kanpainak aurrera segitzen du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Orain arte, 22.761ek osatu dute Pfizer txertoarekin eta 13.142k AstraZeneca txertoarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa