Gizartea -

Koronabirusa

AstraZenecaren lehen dosia hartu zutenen % 16k Pfizerrekin amaitu dute txertaketa

Bestalde, Osakidetza asteburu honetan hasiko da AstraZenecaren bigarren dosia ematen, hala eskatu zuten funtsezko kolektiboetako 60 urtetik beherako langileei.

Illunbeko txertaketa gunea. Artxiboko argazkia: EFE
Illunbeko txertaketa gunea.
Illunbeko txertaketa gunea. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AstraZenecaren txertoaren lehen dosia hartu zuten 60 urtetik beherako herritarren % 16k Pfizerren bigarren dosia jaso dute, txertaketa kanpainari buruzko azken txostenaren arabera.

Osakidetza asteburu honetan hasiko da AstraZenecaren bigarren dosia ematen, hala eskatu zuten funtsezko langileei.

Bestalde, 16 urtetik gorako herritarren ia % 30ek hartu dute covid-19aren aurkako txertoaren pauta osoa, eta % 50etik gora dira lehen dosia jaso dutenak.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak adierazi duenez, Illunbe bezalako txertaketa gune handietan datorren astelehenetik aurrera egunero 12.500 dosi jarriko dituztela aurreikusi dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa